elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1933-01-06

 

Urte zarra.— juan zaigu. Gure erri ontan erromeriak eman diote azken agurra. Arratsalde artan bazan notin ugaria, bazterrak bete-beterik. Ardantegi, enparantza, dantza lekuak [...] etorri azkengabean. Orrela, inguru errietako lagun asko agurtu genduzan; bai prakadun bai gonadunak. Ikusi ez nuen idazle mutil zarrik. Bat edo beste azalduko ote zala uste nuan, baño, ez nuen iñor ikusi. Ez dakite zer galdu duten. Ia, ia... «kontratua» «zerratu» nuen neuk behintzat, «Atarrene» etorri balitz «negoziua» ziur ziur zeukan.

Izan ere, «Luzear»ek, berandu azaldu zuen nire deia. ¿Zer da «Luzear»? ¡Barrenean jarri zenduen «esplikaziotxo» arekin ez naiz gero ni «konporme»!

Ola gauzak, urte zar opari on bat egin eta agur urtezarra.

 

Urte berri.— egun alaia. Ez gera konturatzen urte berriakin urte bat geitzen degunik eta pozik lenbiziko eguna «festa»tzen degu.

Dotore aldan eran jantzi eta jaupa nagusira. Jatorra benetan izan genduan.

Ondoren, Eresbatzaren joaldia entzun.

Eguardian, papo «turroi» zatitxo bat gañian dala.

Arratsaldez elizkizunera.

Bostetatik zazpiretara, Eresbatzan dantzaldiak.

Ondoren apari berria urtea bezela eta bapo. Gureak onenbeste dira.

Zuek irakurleok, beste ainbeste gutxienez egingo zenduten. Noski Poztutzen naiz. Jarraitu bada, urte osoan.

 

Erregalu.— eguna dator. Nor izango litzakean «errege» esku zabala baneki eskabidea egingo nioke. Lenbizikoa au izango litzateke: eusko-idazle lagun bat, [...] lanak erdibanatzeko, eskatuko nizkio. Ainbeste giñala Elgoibar ontan, eta neu txiro ta argala bakarrik ari naiz.

Besterik ez da au emengo balira pozik nitzake. Onekin ezdegu esan nai beste «erregalu»ren bat etorri ezkero artuko ez degunik; pozik alare. Orren zalantzik gabe zertxobat bialdu nai duenak, bialdu lezake, bai.

 

E.A.B.'k dio.— soñeko, jantzi eta gañerantzekoak eskuetan dabiltzanak lenbailen amaitu eta bialdu deitezala; zabaltza ondo zuzendu dediñ. Erriko «patroi» Antonio Deunaren egunean. Ilbeltzan 17'an, izango da eusko langile beartsuen semeen artian, jantzi eta gañerantzekuon zabaltzea.

¡Zein pozik ikusten ditugun E.A.B.'an lan oek! Jarraitu anderañuok, garaia zuena da.

 

«Mirentxu», «Maitxo».— zuek E.A.B. ortakuok zaraten ezkeroz ¿zergatik ez dezute zuen lanen berririk ematen? Nik egiten baño, zuek egitea egokiago litzateke ala uste det. Noski.

 

IXAKA