elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1932-11-18

 

Berriz ere.— Oporraldi luzea izan degu bai, oraingo au baña, berriz ere berriz ere kantak dion eran, gure lanetan Euskal Orri maite ontan gera. Lenak eta baño ere asmo eta gogo nai aundiagoekin ala ere. Agur, berobat bada, irakurle guztioi.

 

Politika berria.— Berriz diot gure txoko maite ontan, oiñ-arteraño ez dualako eduki bere izenik [...] duan areto eta bazkiderik. Politika au da «tradicionalistas». Erria zuzentzeko eskuin aldekoak sakabanatzeko auxe biar genduan errian, eta etorri zaigu. Jel alderdia genduan orain arte politika —ala bada— eskubikorik; oraiñdik aurrera eziñ ala esango degu. Baña eskuin alderdia zatitu da, alkartu bear dan garaian. Or konpon.

Guk, Jel alderdiak, onekin beste etsai politiko bat degu; asmatu bearrean gara bertatik nola jokatu, gure errian zuzen jarraitzeko. Baña ez dago okerrik ez. Egiñalak egiñ eta «margaritak» bildu bearrean, E.A.B.'an alkartzen dira egunik egunera bazkide berriak.

Jarraitu dezagun bada, gure ikurritza garbi eta zuzuena dan Jaungoikua eta Lege zarrarekin, eta utzi... ez ajolarik izan etsaien indarka eta bultzakiagatik.

 

Jel alderdia.— Euzko Batzokia eta batez ere E.A.B. gogor ari dira lanetan, negu aldera geran ezkero gertu naian zerbait. Batez ere emakumeak, batzorde berria jarri dute eta lan asmo gogorrak asi dira. Nik uste osoa det aurrerapen aundia eman diotela, aberri alderdiari.

Lanak zabaltzeko talde batek asmoa artu degu Eusko Batzokian, euskal abestiak ikasi eta abestutzea era dotorenean. Eta asiera eman diogu, bero bero, onuragarri izango dala uste izanik. Aberriak guztion indarra bear du.

Era batean edo bestean bere alde lan egin dezagun.

 

Lanketa gutxi.— Langile arazoz estu dabil erri ontan ere. «Estaita eta Ezenarro»ren ola edo fabrikak astian lau egun ditu bakarrik lanerako. Era berean «Agirregoikoa, Arriola eta lagunak» eta «Muxika»ren «fundizio»an. Negua gañean degula berri itunak dira oek, noski.

 

Laguntza.— Urteroko «homenaje a la vejez» edo zartzaroan txindi laguntza izaten duten artean, erri bakoitzian aukeratzen dituzte zar-beartsuak. Aurten, gure erri ontatik iru dira: Sasieta Arostegi'tar Bentura, Otaño Eguzkiza'tar Pedro eta Urdingio Arakama'tar Silbestre. Lenbiziko biak 77 urte dituzte eta onek 75 urte.

 

Zezilia Deuna.— Datorren asteartean, Koikile (Zezilia) Deunaren eguna da. Musika aldi guztietakoak zaindaritzat ospatzen dute. Gure txadon nagusiko abeslariak igandean 20'an ospatuko dute jaupa nagusi eder bat abestuaz. Berria eta iru abotsetan Licinio Reffice'na da.

 

IXAKA