elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1933-04-11 | Gizartea - Nekazaritza | Euzkadi, 1933-08-22
Euzkadi, 1933-08-05

 

Euzko idazlien batzarra «Aberri»n omen egunian.— Igesi dan igandian, aiztu ezindako eguna izan da euzko-idazlientzako, «Aberri»ri omena dala-ta eundaño euzkel idazle batu giñan uri onetan ura edertasuna Barrena jaunak zion bezela nork esan orain ogeita bost urte gutxiago ere ainbat idazle batu biar giñala Elgoibar'en? Gañera zion jarraitzeko orrelaxe aurrera ere euzko-idazliak Euzkadi'n azkatasuna lortuteko indar erdia zala. Jai onen berri ni baño idazle jayuaguak eman dute ete garrantzi «importantzi» aundia eduki duana jai onek aitortu bear degu eta ia beste orrelako egun bat [...] noiz izango dan jakiteko pozik gaude. Zorionak «Aberri».

 

Antzezki jaya.— Datorren larunbata gabian Jel Batzoki'ko Antzezlari azkarrak Soraluze'ko Lete jaunaren «Gurutzepe» euzko-antzezki ederra antzeztuko dute soskera izango da, ta bertan biltzendan dirutza izango da Uriguen'dar Luki abertzale iru bidez osakuntza igaro duanari laguntzeko. ¡Abertzaliak! larunbatian antzeskira eta alduak alda benakin lagundu.

 

Laisterketa atzeratu.— Jun zan iganderako euan laisterketa uri onetatik «Azkarate» gañera «Urkiri»k eta «Zelai-Luze»k amabost egun atzeratu dute Urkiri gaxo dalako.

 

Euzkel-izenak.— Uri onetako txadon nagusian ugurutzatu da Soraluze'tar Pantzeska eta bere emaste Ansotegi'tar Margaritte «Egi» baserriko lenengo semetxuba «Iñaki» «Sabin» euzkel-izen politak esarririk, eta entzutia dogu «Francisco» erdel izena Bolibar'tik etorritak ama [...], baña Bolibar'tik etorritako ama bitziak tamala degu bere izenik ez jakittia, bestelan pozik argitalduko neuke, baña... dana dala ez alda ikasbide ederra beste asko abertzaletzako? Bayetz uste det Batzokian bazkide egon arren lotsa aundirik gabe erdel izenak beren umetxueri ezartzen diote, ez noa aurreregi zartzera neure burua astunduta gelditzen da-ta.

Baita ere «Miren» «Maite» euzkel-izenekin ugurutzatu dute «Urkaregi»ko mikelete dan Astigarraga'tar Kepa eta bere emaste Odriozola'tar Kresentze'k.

Ama bitzi izandu ziran abertzale benetakuak diran Odriozola'tar Jon Kepa eta Astigarraga'tar Julene. Zorion biotzekuenak damakizutet gurasoeri, batez ere benetako amabitzi abertzaliori jarrai aurrera ikasbide orrek ematen.

 

Deun Iñaki eguna.— Gure zaindari eguna Deun Iñaki eleizak ospe aundiakin igaro zun. Goizian ainbat notin Jauna'ren janaria artzen batu zan baño tamalez iñoz beste abertzale esan batu, benetan izkintokitik berak esan zuan itza aldia txaunburu jaunak, eta txolatu giñan benetan [...] berak esan juan itza nik ez dakin arrasoya dun ala ez, zuk «Lauaxeta» zerbait esan zazu arazo onegaz Deun Iñaki Sabin'en izkiakin gotzai Jaunak galerazita eukala abestia eta lenagoko «San Ignacio» ren marcha abestu bear dala, baña nik ez dakik zergaitik lautik iruk Iñaki'rena abestu zuten eta orain bere-biziko ez dabaidak sortu dira urian komeni litzake gustion arkitasunerako gauza au erabakitzia. Gero gure uri eresbatzak euzko-eresi jotaldia ta iluntzian dantzaketa.

 

Abere sariketan.— Gure Udalak ill onen 26'rako peri egunerako antolatu du ganadu zariketak (premiak) urikoentzako bakarrik. Bertaratu bear dira erri-ganadu ta [...] ere bai ostentzekorik ez.

 

AIXEREIXA