elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Argia, 1933-01-15

 

Urte bere zoriontsua opa dizuet ARGIA'ko zuzendari, idazle eta irakurle guztiori.

Gaurko nere idazkitxo au ez det zuzentzen erri ontako berriak azaltzearren. Aizerien bat urrian izango da ta arrek azalduko dizkitzute emengo gora-bera guztiak; baña neu ere emen naiz kaletar eta batez ere baserritar jator oien eupada aundia egin nayan eta eupada onen bitartez adierazi nai dizutet datorren igandian «Altzeta» izlari ospatsua datorkigula itzaldi bat egitera. Onenbestez ulertuko dezute zer esan nai nizutekean. Alegia, basarritar eta kaletar danok etorri zaiteztela itzaldi ontera Altzeta'ri entzuteko era noiz nai izango ez dezutelako. Basarritarrak gogotsu etorriko zeratela zer esanik ezdago. Altzeta bai dezute zuen lagunik maitiena, bera ere oso basarritar zalia dalako.

Amaika aldiz ikusi izan ditugu basarritar gizon gordiñak Altzeta'ren itzaldia entzuten pozez txoratzen aua zabalduta. Eta datorren igandian ere alaxe egongo zerate bai kaletar eta bai basarritarrak.

Etorri ba danok; itzaldia arratsaldeko lauretan izango da Eusko Batzokian. Ordura arte guztiori.

 

MIRENTXU

 

_____

 

Antzerki jaia.— Ill onen 17'an, datorren asteartian, Deun Anton gure Zaindari bi garren egunian, Batzokiko gaztetxuak antzezki bi antolatu dituzte Arregi anaien aretuan, bata arratsaldian izango da umientzat, eta gaubian Batzokiko bazkide nagusientzat. Antzestuko dira:

Lenengo: «Gizatxarra».

Bigarren: «Utzi bearko» eta Morokatua, eta olerki batzuk irakurriko dituzte umetxuak.

 

Beargin izparrak.— Gabilondo anaien suiskillu olan astian iru egun lanian asi dira aste onetan.

Deun Kepa «San Pedro» olan berriz, lenago urte bian itzalduta egon dan galtzaidu labeari, su eman diote, eta langille batzuk biarko dituzte.

 

Ezkontza.— Endaian uztertu dira Agirrekomezkorta'tar Joseba Imanol «Upeitza-beko» mutil gaztia. Irastortza'tar Kataline Endaia'n bizi dan neskatilla politarekin. Zorionak.

 

Ezkon deiak.— Txadon nagusian irakurtzen dira eleiz ezkon dei auek:

Aranberri'tar Mikel Azkoiti'ko «Luaxa» baserriko mutilla, Agirre'tar Terese emengo «Urruzuno» baserriko neskatxakin; Barrenetxea'tar Bedita «Borapen» baserriko mutilla Barinaga Bizkaiko Urkiola'tar Ebariste neskatxakin.

Ondartza'tar Ixidor, Gurrutxaga'tar Miren neskatillakin biak kaletarrak. Zorionak aurrez.

 

Pelota.— Igandian Kamineroko pelotatokian jendetza ikaragarriaren aurrian jokatu zuten eskuz-eskuzko pelotaketa, Gabilondo'tar Julen eta «Argin»ek. Onek irabazirik, gar aundikua izan zan bata kaletarra eta bestia baserrikua zalako. ¿Berriz jokatuko ote dute? Ikusiko degu «J.L.» jokatzen balute.

 

Irakasle berria.— Barakaldo Bizkai'ko euzko ikastoletako irakasle «maestra» izateko juan da Zubizarreta'tar Imanole emengo E.A.B. bazkide eta sendagille dan Toma'ren alabea. Zorion ugariak.

 

Gora berak.— Jun zan urteko gora bere onek egon dira: Jayoak dira 107, gizonezkuak 63, eta emakumezkuak 44.

Ezkonduak, 18 dira. Il diranak, 85.

 

Naskaldia.— Jun zan astian emen izan gendun Aristimuño apaiz euzko-bulartsuba.

 

Euzkel izena.— Gure Goiko Jaunak eman die lendabiziko ezkon igali «fruta» semetxo eder bat, Arakistain'tar Joseba eta bere emazte Kalzakorta'tar Sebere'ri eta txadon nagusian ugurutzatu dute Julen euzkel izen jatorra ezarririk. Zorionak.

 

Jaiotzak.— Semetxo bat izan dute Loiola'tar Kepa eta bere emazte Ballejo Astigarraga'tar Errepale'k.

Baita ere beste bat Izagirre'tar Joseba sendagilliak eta bere emaztiak.

 

Izpar beltza.— Jaunaren besoetan, luzaro gaxo egon ondoren, il zan Osoro'tar Bitor 74 urte zituala. G.B. Laguntzen diegu atzegabian sendikoeri.

 

Lan ederra.— «Propagación de la Fe» deitzen diotenak soin jantzi ta oñetakuak banakatu zituzten erregen egunian «Erruki-Etxe» (Hospitalean) Oso goraldua izan da txiruen artian berenganako gogoraltzia. Artu neure aldetik Zorion ugariak.

 

E.A.B..— Onen lan ederrak ere oso goralduak dira benetan, eguarri egunian ainbat janari zabaldu zituzte euzko langille txiroen tartian eta orain Deun Andoni gure zaindari bigarren egunian jantzi ta oñetako banakatzeko asmoa dute. Gora zuek eta zuen deiari erantzuten diyotenak.

 

AIXERIXA