Jai aundia berriz, Jesusen Jayotza, elizkizun apañak, jaupa nagusi «Pastoralis» abestuaz eta Olentzero-abestiak. Abesbatzak abestaldi bat jo zuan meza ondoren, baita arratsaldean dantza-aldi bat ere. Onela jaiak alai eta pozkiro igaro ditugu.
* * *
Zazpiretan eliza txukun eta apaña agiri zala argiz eta lorez eztalia, jaupa eder bat izan zan, jaupari bertako apaiz Kanpos'tar Saturnino zala. Doipuru Pio Z'an jaupa abestu zuten eta zeiñ ederki, neska-gazte mordoska eder batek, baita Perosiren «Ave Maria»k bi abosetan eta azkenian erok aiñ sutsu Ama Zerukoari abesten dioten abesti gozo gozo bat. Urte barruan egin zan bederatziurrenean zerbait abestuak dira zerutar abeslari onek, eta ez nola nai baizik, gozo eta egoki, ba gaur ez dira etzian gelditu. Zuenak dira, bai abestiak; argiro ikusten da zuen Amaganako maitetasuna. Berak onesi zaitzatela.
Itzaldi laburra ereegin zigun Opakua'tar Estanislao apaizak, erakutziaz, Goi-Jaunagan begiratu guztiak ipintzen. Ara ba nola, Ama Mirarigillearen eun urteak, zein azken ederra izan zuan.
* * *
Erriko ugaldun eta Kanpos'tar Saturnino aurrean zirala talde gogorra izan zan elizkizunean.
Bere alargun Antonio eta gañerakoeri, laguntzen diet eren samiñ aldian. Jaunak Berakin artu beza.
* * *
IXAKA