elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1936-05-03 | Gizartea - Irakaskuntza | Euzkadi, 1936-07-17
Euzkadi, 1936-06-24

 

Josu biotz'ganako maitasuna.— Uri onetan, Josu Biotza'ri gogoz gurtzen zaio. Ostegunian, «octava» dalako jai ortan, goizeko amarretan jaupa abestu ederraren ondoren Gure Jauna'kin ibildeun ederra eleizpian egin zan.

Josu Biotza'ren egunian leio gustiak apaindurik agertu zian, eta oste askok jaupetan ta Jaun artzen. Gaubian eleizkizun ederra egin zan Jauna agirian zala. Jesus'ganako itzaldi ederra Jaka'tar Andoni apaiz gastiak zuzendu zigun.

Elgoibartarrok gogoz maite degun ba Josu'ren Biotza, eta emen bertan aita Kardaberaz Josulaunak, egin zuan berenganako itzaldia 1736'garren urtian, eta ordutik ona txadon naguzian degu Josu Biotza'ren aldaria.

 

Gaste azkarrak.— Eibar'ko institutoan izan diran «batxiller» azterketan oso ongi atera dira elgoibartar gaste onek: Unzueta'tar Miren Karmele bost urtekua; Ubiria'tar Imanol eta Estarta'tar Miren Karmele, lau urtekua; Latxa'tar Miren Begoñe, iru urtekua; Atristain'tar Kepa Mirena, iru urtekua; Iriondo'tar Karmel eta Arrillaga'tar Alberta, bi urtekua; Atxaorbea'tar Jon eta Gabilondo'tar Joseba onek Gazteiz'en izan zituzten. Zorionak danori.

 

Jaiotza.— «Aldapa» basaetxeko, Larrañaga'tar Jon eta bere emaste Zubizarreta'tar Julene, aurtxo bat izan dute. Zorionak.

 

Sukarrieta'ra.— ¡Abertzale! Gizon, emakume: eman dezu zure izen abizena Batzokian Sukarrieta'ra juateko? Ez? Eman zazu ba gaur bertan.

 

Dabiltzanak.— Lekeitio'tik etorri ta emen arkitzen da abertzale zintzua dan Sarria'tar Jon.

 

AIXERIXA