elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Argia, 1934-09-16 | Gizartea - Heriotzak | Argia, 1934-11-04
Argia, 1934-10-28

 

Euskel izena.— Beristain'dar Sekundino ta Juaristi'tar Juanita'k izan duten mendigoizale berriari Iñaki euskel izen polita ezarri diote. Aita ama bitxi «Aberri» ta Juaristi'tar Engrazi izan ziran. Zorionak guztiorl.

—Alabatxo bat izan dute Pedrosa'tar German eta bere emaztiak.

 

Eriotza.— Juan dan ostegunian bat batetako eriotzak arrapatu zuan Barrenetxea'tar Jose Manuel Araya'ra.

 

—Egun batzuek igarotzera etorrita arkitzen zan gure uritxo onetan, beste askotan bezela. Jaunak bere onduan euki dezala bere gogua. Nere naigabe agurra bere illoba Latxa'tar Cesar eta bere emazte Maxima'ri.

 

Mixio eguna.— Juan dan igandian ludi osuan egingo zan bezela emen ere egin zan Mixio jaya; jaunartze ugariak eta ukar edo «limosnak» egin ziran mixiolarien aldez.

 

Kristo errege.— Datorren igandian (gaur) ospatuko degu Kristo Erregearen egun aundia, Aita Azpeitia Buruñurduna datorkigu itzaldia egitera.

 

«Itziartxo»ri.— Poztutzen naiz oraindik ere bizi zerana ikusle detalako. Itziarren zuretzako laga nuan errekaduak esnatu altzaitu? Jarraitu ba gogor. Toriatzalliak ere badituzu ta aurrera bildurrik gabe, «Jexuxa» ere agertu zaigu ta emendik aurrera idatziko dezun itxaropena badet.

Agur guztiori.

 

MIRENTXU