elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Argia, 1935-01-13 | Gizartea - Gaixoaldiak | Argia, 1935-02-10
Argia, 1935-02-03

 

Bertsolari gudua.—

Festarik bear bada

betor Donostira

Bai motellak, guazen Donostira. Orregatik lengo igandean juan giñan Bertsolarien gudua ikustera, ta, etzitzaigun damutu, ez orixe!

Donosti'ko abertzaliengatik au ta ori esan oi dute, baño gauzak bear diran bezela egiten, utzi eurai!

 

Gaxo.— Aste guzian gaxo dago, ARGIAko idazle azkar ta langillia dan Juaristi'tar Miren, «Mirentxu». Ainbat laxterren sendatzia opa diogu. bestela guk lana egin bear...

 

Izpar berria.— Jakin degunez Lezo'ko idazle azkar dan «Anaxtaxio»k frigorifiko ta guzi, aragitegia ipintzen dula, ta pintxe «Litargi» dijuala. ¡Azer txuleta jana! ¿E Iturralde?

Txuleta ta solomo

seseñiarekin

«Litargi»k jango ditu

umore onakin.

 

Samin agurra.— Arzeluz'tar Ander'en eriotzak, oso samindu ninduan, bada oso antziñako adixkide zarra nuan; ni mutikoa nintzala (orain ogei ta bi urte) ezagutu nuan Eusko Etxean, Donostian; beti abertzale, ta euskeltzale jator.

Goiko Jaun altsuak bereganatuko altzuan, ain gizon zintzoa.

Nere samin agurra sendikoai, batez ere, «Luzear» lagun maiteari.

 

Agurtu.— Emen agurtu ditugu Markiegi'tar Polentzi ta bere emaztea.

Balta Itziarko idazle pixkor ta irakasle dan «Itziartxo».

 

ABERRI

 

_____

 

Batzarra.— Igandian egin zuten batzarra Batzoki'ko Artezkari Batzordekuak. Onela geratu ziran aurrerako:

Lendakari, Ajuria'tar Pedro.

Ordeko, Gabilondo'tar Lontzi.

Idazkari, J. eta Jauregi'tar Erroka.

Diruzaia, Larreategi'tar Nikola. Batzarkideak: Larreategi'tar Jose, Epelde'tar Sebastian ta Osoro'tar Bartolo.

Zabalkunde Batzorderako:

Lendakari, Azpiazu'tar Ixaka.

Idazkari, Manterola'tar Antonio.

Diruzaña, Ansola'tar Jose.

 

Ezkontza.— Juandan astian ezkondu ziran Irusta'tar Pilipa «Irunaga Errota» basarrikua ta Markina Etxeberriko Goenaga'tar Patxi, ta Osoro'tar Juan ta Albizu'tar Paskuala, Bilboko andereñoa.

Zorionak.

 

MIRENTXU

 

_____

 

Egualdi gogorrak ditugu. Edur zuria mendian eta kalean sendo azaldu da.

—Igandez, Irugarrengoak, eren illeroko elizkizunak izan zituzten.

—Datorren igandean dute asiera «Jose Deunaren» zazpi igandeak.

—Urtero bezela, gure txaunburu edo parrokoa irakurriaz dijua igarotako urtean izan diran batayatze ta obiratzeak. Oartxo bat artu degu, batayo izenatan, eta da, igazko urtean lenbiziko batayoko izena ta azkenengoa euskal-izenak zirala. Pozgarria benetan.

 

—Emen agurtu degu, pozik ala ere, «Itziartxo» euskal idazle txintxoa, bere anaiakin batean. Nai dezun arte.

 

IXAKA