elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1931-03-11 | Gizartea - Gaixoaldiak | Euzkadi, 1931-03-26
Euzkadi, 1931-03-14

 

Osakuntza.— Arrillaga'tar Iñaki Mirena sendagilliak egin dio osakuntza (operaziua) Alberdi'tar Nikola, «Ugarrua» baserriko mutil gazteari.

 

Izpar beltza.— Uri onetan il da 68 urte zituala Aizpiri'tar Gergori «Talaxa-Zarra», (goian bego). Laguntzen diogu atsegabian sendikoeri.

 

Gogo jardunak.— Aste artian bukatu ziran emakume ezkonduen gogo-jardun (ejerziuak) oso ederki egin ei ditu Aita Gastamintzaga Josulaunak.

Biar ostiralez gabeko zortziterdietan asiko dira gizonezkuentzat, eta larunbatean asiko da zortzi egunetan, goizian lendabizi seiterdietan euzkeraz. Arratsaldian seiterdietan ardeldunentzat eta gaubian sortziterdietan euzkeraz.

 

Auteskundiak.— Uri onetan ustez dakiguna da ezdala izango 29'garren ataletik auteskunderik, bildur dira noski errepublikano-sozialista, Union Generalekuok ezkubitarrak bat egin da utzik geldituko ote diran Udal'eko janarietatik, ez gizonak bildurtu Udal-etxean guztiontzat ziok janaria, ezurtxo bat miasteko bada ere. ¡Abertzaliak! ernai, argi ibili etorri guztiok gabero Batzokira, gustiontzat arkitzen da lana, eta oraingo auteskundietan gogor egin bear degu, ziñegotzi abertzale Udal-etxea estali bear degu, erriak ala eskatzen du eta ala beardu izan. Euzkaldunak Euzkal-errian agindu: ez beti Madril'era begira daudenak agintzen onek dira errebublikano-sozialista, Union General, U.M.U.P. eta abar eta abar, onek guztiok gu euzkaldunori ez digu ekarriko ongarririk, nai gabea orain arte bezela besterik ez abertzaleak ernai.

 

AIXERIXA