elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1935-05-15

 

Eskerrikasko.— «Arno-pe» lanaren gomutagi (recordatoria) artu degu Motriku'ko aren sendikuak bidalduta. Eskerrikasko eta goguan izango degu zuen semia eta gure anai maitea.

 

Izpar beltzak.— Ostegunian obiratu zan Aranberri'tar Pantzeske «Maixitxa» baserriko amona 67 urte zituala.

Altzola-auzoan il da 32 urte beteta Landa Landaluze'tar Saturnina bilbotarra emengo «Txorikua»ren emaztia.

Laguntzen diegu atsegabian bi sendi tamaltsuberi.

 

Euzkel-izena.— Miren Arantzazu euzkel-ixena politekin ugurutzatu dute, gure lagun diran Etxaniz'tar Purdentzi eta Aranberri'tar Gotzone'ren alaba jayo berria. Aita bitxi izan ziran San Martin'dar Jon eta Arrieta'tar Gaizkane jayo berriaren osaba ta amama.

Zorionak guraso euzkotarrori.

 

Ezkontzak.— Larunbatez, Ama Arantzazu'kuaren oñetan, uztertu ziran Ezenarro'tar Erroman margolari gastia ta Gorostidi'tar Gergore «Urkiola» baserriko neskatilia. Osoro'tar Erroka Zoraluze'ko txaunburuak ezkon-berrien osabak beren bedeinkatu zituan.

Txadon nagusian Zubiaurre'tar Basili «Uzetxe» baserrikua, ta Aranberri'tar Jone «Andikao» baserriko neskatilla polita.

Zorionak eta luzaroko izan zaiteztela opa dizutet.

 

Naskaldija.— Emen agurtau degu Elortza'tar Imanol Donosti'ko mikeletietako sarjentua.

— Donosti'n ilda Azpiazu'tar Enkarne emengo «Amistad» akeit-etxeko Agustin'en Arreba (G.B.). Laguntzen diegu atzekabian.

 

AIXERIXA