¡Abertzaliak igandian gustiok Arrate'ra!
Baita ere beste batekin sendia geitu zayote Osoro'tar Jon, eta bere emaste Barrenetxea'tar Jone «Muxilo» baserrikuari. Zorionak gurasoeri.
Getxo'ra Iturzaeta'tar Saturnine anderea bere aurrekin.
Betelu'ra urak artzera Unamunzaga'tar Andoni bere emaste ta kuñatea dan Leunda'tar Pantzeske andereakin.
Uriko jayak igarota Ataun'era jun dira Altolagirre'tar Josune eta Bakarne aizpak.
— Madrid'tik, etorri da Arakistain'dar Ixidor.
— Altza Errera'ra jun dira Ansola'tar Gumersinda bere semiekin.
— Emen arkitzen da Muxika'tar Polendiñe emengo E.A.B.'ko idazlia izana Arrasate'tik etorrita.
— Motriko'tik, Uriguen'dar Luki euzko-langile zintzoa, bere sendiarekin.
AIXERIXA