elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1933-03-03

 

Ezkontzak.— Astian emengo txadon nagusian, eskondu dira Gorostidi'tar Joseba eibartarra, Agirre'tar Domeke emengo «Akei» basetxeko neskatilla politarekin.

Laruskain'en emengo «Zelandi» baserriko, Aizpitarti'tar Augustin, Urresti'tar Jonetxu neskatilla lirañarekin.

Santander'ko niri batian Lizundia'tar Joseba «Etxezuri»kua, ango neskatilla Carmen Ruiz'ekin. Zorionak gustiori.

 

Eleizakuak.— Artuta arkitzen dira, Arrilaga'tar Josebe «Leruntxikiko» amona.

Alberdi'tar Beditta, Txurruka'tar Miren «Mintxeta» baserriko anderea.

 

Euzko-Langiliak.— Igesi dan astian, Euzko-Langiliak, eduki zuten urteko batzar nagusia gora-berak ikusita argi ikustenda Euzko-Langile-Alkartasuna poliki-poliki goraka dijuala, ez da izan errexa baña ulertuaz bai datoz. Ondoren Batzar-Arteskaria berritu zan onela aurrerako gelditurik:

Lendakari, Armendia'tar Gillelma.

Orde, Argarate'tar Ixaka.

Idazkari, Aspiazu'tar Ixaka.

Dirutzai, Bilbao'tar Julen.

Batzar lagunak, Ansola'tar Joseba, Mugerza'tar Pilipa, Leyaristi'tar Erromalda.

Gexoikertzale, Gabilondo'tar Lasar, Astiasaran'tar Jakinda.

Batzala, Altuna'tar Paul.

Donostia'ko batzar nagusirako autu ziran Armendia'tar Gilelma eta Uriguen'dar Kerman.

 

Oarra.— Aldun edo apoderau bi onek, datorren eguen gabian emango dute Donosti'ko Batzarrian artuko erabakien kontu, ta gero barreketarik egin gabe bai dakizu Euzko-Langile'ko baskidiok etorri bear dezutela batzar ontara edo bestelan laurleko batekin zigortua izango dana.

 

AIXERIXA