elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1931-03-11

 

Naste borraste.— Ulazia'tar Estepan eta emazteak Deun Erroka baserrikoak seme bat izan dute. Zorionak.

— Uri onetako Euzko Batzokian gogor ari dira ezpatadantzariak ikasten irakasle dituela Andonegi'tar Erromalda eta Aberri, izardi ederra etaraziaz. Aberrik badauka premia piskat tripa aundia txikitxeko.

— Datorren igandean emengo Luistarrak izango dute ileroko Jaun artzea zazpiretako jaupa ondorean.

 

Ezkontza.— Laister ezkonduko ei dira Larrañaga'tar Jon «Erretxindi» baserrikua eta Aizpitarte'tar Kepe «Kakatza» baserrikoa. Zorionak aurrez.

 

Gaixorik.— Gaixorik arkitzen da gaizki samar Aizpiri'tar Gergori, geyago ezagutzen dute «Talaixa» esanaz.

Laister sendatzia opa diot.

 

Eriotza.— Juan dan astian il zan «Errezabal» baserriko Teodoro 74 urtekin eta obiratzea notintza aundiakin egin zan.

Laguntzen diet atsekabian beran sendiari.

 

ATXOLIN