elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Argia, 1935-12-08 | Gizartea - Joan-etorrian | Argia, 1935-12-29
Argia, 1935-12-22

 

Eliz-gaiak.— Ama Sortzez Garbiaren egunetik urrengo igandea zala, ta Klara donearen alaba lekaimetxeak, beren zeruko Ama goratzeko, urteoro bezela, elizkizun bereziak izan zituzten, Goizetik Jaupa abestu ederra, arratsaldean Jauna agirian beste alditxo bat. Goiz arratsaldetan Aita Franzizko'tar batek zuzendu zituan itzaldiak.

Irugarren Franzizkotarrak era berean eta beren eleizatxo ortan, illeroko lanak izan zituzten.

 

E.A.B..— Gabon-Eguarri egunetara goaz. Egun alaiak, benetan. Guztiok zerbait berezitxoa nai izaten degu egun abetan. Baña ainbat, bere txirotasunaren negarra legortu bearrean izaten dira E.A.B.'k beartsuen artean gabon aparia zabaltzea nai du, urtero bezela edo geiago al bada. Dei digu, lagundu dezaiogun lan ortan. Ez dezagula entzungor egin.

 

Agurtu.— Emen agurtu degu aindereño pipilpoxa eta idazle dan «Mendizai» Altzola'koa. «Nobiya» billa larri da ta, ez omen duala ARGIA'ra idazteko betarik.

 

IXAKA

 

_____

 

Eriotza.— Elizakuak artu ondoren Jaunak bereganatu du Iriondo'tar Joan, «Sanson». G.B.

—Leon'en ill da Legaristi'tar Anbrosio, emengo «Urratei» basarrikoa izatez. G.B.

 

—Elizakuak artuta arkitzen da Untzueta'tar Angel alondero zarra.

—Osakuntza eginda arkitzen da «Aixerixa»ren emaztea.

 

—Urtero bezela gogor ari dira E.A.B.'kuak Gabon afaria gertatzen gure txiroen aldez.

 

—Egoarri jayak osasunaz ta zorionez igarotzia opa dizuet ARGIA'ko zuzendari, idazle ta irakurle guztiori; ta Madrid aldeko «gizen» orrek norbaiti ikutzen badizue «proetxun» deizuela.

 

MIRENTXU