—¿Etzaitula loteriak ikutu?... Ezta geuri ere; baña Jaunaren eskuetan beti burua makurtu ta... aurrera. Ta izan gaitezela osasun gaurkoakin guztiok urte askotan, Aurtxo-Belen'goaren onespena gurekin degula.
—Egun gogoragarri ta pozgarriak auek kistar izatearentzat. Jaungoiko eroslea bera, seaskatzat estalpe bateko idi-azka arturik (Jaun-altsu guzialduna) gure maitasunez jaioa da. Gurtu zagun, maite, eskiñi gaitezen bere aintza ta omenari.
Eguarri.— Gabon gaua, euzko sendietako batasun gaua izan eta da. Gorde gaitzala Aurtxo-Jainkoak, euzko anaitasun eta maitasunez alkar maiteak.
-Gabon zarrak Elgoibar'ko erromeri egunak oi dira. Lengo oitura zarrean esan oi dute, neska-mutill zarren eguna omen zala, Elgoibar'ko gabon zarretako au. Ala izan dedilla...! ainbat gera oraindik neska-zar edo gazte baten zai... ¿Zer diozu, Litargi?
—Urte berria dator. Dijoana ondo igaro ta berriari ondo baño obeto asiera eman dagoigula. Guretzat egoki datorkigu, Gau-gurtzalleak duten jaia, Klara Donearen Eleizan, lekaimetxoak pozik esku emanda, gau-gurtzalleak bai dute urte-bukaerako elizkizuna. Gau-gurtzalleekin bat egin gaitezen gau ortan, bukaera on bat eta asiera egokiagoa berriari eman dezaiogun.
—Igandez agurtu genduan gure artean «Burni-bide» Deba'ko idazle jatorra.
—Beste gabe, guztiori, urte zar bukaera on bat eta berriaren asiera obeagoa al bada opa dizkizuet biotzez.
IXAKA
_____
Urain'dar Pedro eta Arakistain'tar Fermina'k izan duten mendigoizale berriari Imanol euskel izena ezarri diote. Zorionak guztiori.
Deun Kalare Lekaime etxian izango da aurten ere urte zar gabian gau-erdiko meza, baña amaiketatik atzera dijoanak ezdu izango elizara sartzerik. Gau Gurtzaliak ere gau berian egingo dute Jaun zaintzia.
MIRENTXU