elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1935-09-15 | Gizartea - Joan-etorrian | Euzkadi, 1935-09-27
Euzkadi, 1935-09-26

 

Itziar'era.— Uri ontako Emakume Abertzalien artian zar aundia arkitzenda datorren igandian Mikel done, Euzkal-erriaren zaindari egunian «Itziar» eratzeko, ango E.A.B.'ren zabalkunde eta itzaldi ta beste euzko-jayetara. ¿Zein emakume eta gizon abertzale geldituko da igandian Itziar'ko Ama Neskutzaren oñetara auzpetu gabe? Ea bada danok igandian Itziar'era.

 

Jaiotza.— Aurtxo batekin semia geitu dute, Kortaberria'tar Salusten eta Irigoras'tar Gotzone (Urkiola txiki-kuak).

 

Eskontza.— Igesi dan larunbatian Itziar'ko Ama Birjiñaren aurrian uztertu dira Lopez'tar Abelin (Guardaxobil) gastia, Agirre'tar Andone emengo «Juanatzi» baserriko neskatilla polita.

 

Dabiltzanak.— Denbora aldi bat igaro ondoren «Antxurita» basarrian beren jaiotetxian Buenos Aires'era biurtzen dira Etxaniz'tar Joseba bere emaste ta arreba Joseba'rekin.

Lekeition egun batzuk igaro ta biurtu dira etxera, Arregi'tar Gotzon bere emazte ta semiarekin.

Bartzelona'ra, Egia'tar Pantzeska bere emaste ta alabarekin, itzaz ontzia Buenos Aires-erako artzera.

Donostia'ra Mendizabal'dar Erramone (Errezabal) pelotaria'ren emastia bere seme alaba Miren Terese eta Joseba Erramon eta bere iloba Mendizabal'dar Augustin.

 

AIXERIXA