elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1930-12-19 | Gizartea - Joan-etorrian | El Día, 1931-01-17
El Día, 1930-12-20

 

Klara Donearen eleizan.— Igandean, ilaren 14'an, ospatu zan Sortzez Garbiaren jaia Klara Donea'ren Elizatxuan. Goizean jaunartze aundia, amarretan Jaupa nagusi eder bat monjatxuak abestuaz. Izlari izan da Zarauz'ko Aita Mitxelena Prantziskotar izlari argia. Oso itzaldi ederrak zuzendu zituan bai goizean ta bai arratsaldean.

Jendea ere asko zan egun ortan. Izan ere nor ezta ba-jungo? ¿Zerutar aien abots gozo ta estitsu aiek entzutera? Ni beintzat beti pozik jun izan naiz Eleizatxo ortara. ¡Zorionetakoak Ludian bizi arren Ludiko naste ta arriskoetatik aldenduta bizi zeraten aingeru garbiak! ¡Zorionekoak Jaungoikoak Beretzat aukeratuak zeraten lirio garbiak! ¡Zorionekoak!

 

— Donostira juna da, Gabonak igarotzera, Gartzia'tar Maria Kristina irakasle argia. Ongi igaro.

Gaixorik arkitzen da «Etxeberrizabal» baserriko andrea. Sendatu azkar.

— Ai zan «Pillipa» aspaldi «Mirentxu»k ekarri zidan ollo argala guri-guri jarria zion, ta Gabon gaberako gertatzeko asmuan natxion; gusto badezute etorri biok «turroitxo» bana besapian artuta; ¡aze mokau goxuak!

— Agur ba EL DIA'tar guztiei, ta Gabon jaiak ondo baño obeto igarotzen opa dizute.

 

MAITXO'k

Bai guri ere, «Maitxo» aspaldikoa.— L.