elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1933-10-21 | Gizartea - Joan-etorrian | El Día, 1936-01-21
El Día, 1933-12-02

 

Izpar beltzak.— Jaunaren besoetan 77 urte zituala il zan Epelde'tar Terese anderea. G.B.

— Donosti'ko Deun Andoni Abat gexoetxian 28 urte zituala Aranburu'tar Eusebi Zubizarreta. G.B.

— Donokiratu dira Aizpitarti'tar Agustin eta Barrenetxea'tar Joseba'ren aingerutxubak.

Laguntzen diegu atsegabian sendi tamaltzueri.

 

Eleikizunak.— Uriko Gexoetxe (Ospital)eko eleizatxo politan, Ama Mirarizkuaren eleizkizunak egin dira ostetza aundia bertaraturik. Azkenengo iru egunetan Paui'tar Aita Aranoa'k egin ditu itzaldiak.

Gaur ostegunez gabian zortziretan asiera emango zaio Ama Sortze Garbiaren bederatziurrenari azkenengo bostegunetan itzaldiak egingo ditu Lasarte'ko Brijidetako lekaime etxeko apaiz argia dan Abauntz jaunak.

 

Jaiotza.— Alabatxo bat izan dute. Etxeberria'tar Sabin eta bere emazte Mendizabal'tar Gotzone'k. Zorionak.

 

Arana Goiri'tar Sabin.— Batzokiak eta E.A.B.'kuak eralduta jaupa bat izandu zan gure maixu Arana Goiri'tar Sabin eta urian il diran abertzalien aldez. Bukatzian «Liberame» abestu zan.

Arratzian ordubeteko itzaldi sakona egin zun Gailastegi'tar Alexander abertzaliak eginda.

Bai eleizkizunian eta bai gabeko itz-aldian ostetza ikaragarria batu zan. Au da benetan abertzaletasunak aurrerakada egitia uri onetan.

 

Etxeratu.— Ezkon ibiliak eginda gero etxeratu dira, Jauregi'tar Kerika eta bere emazte Loiola'tar Miren.

 

AIXERIXA