elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1933-08-11 | Gizartea - Joan-etorrian | El Día, 1933-10-13
El Día, 1933-09-26

 

Ezkontza.— Igasi dan ostiralian Arrati'ko Ama Neskutsa'ren oñetan uztertu dira, gure lagun ta abertzale zintzua dan Etxeberria'tar Polentzi (Florentino) ta Eibar'ko emakume polit eta liraña dan Zubiaurre'tar Elbire. Zorion bero ta ugariak opa dizkizutet, eta dezutenian ez aistu euskel izenarekin.

 

Izper Beltza.— Luzaro gaxo egon ondoren Jaunak bereganatu du 17 urterekin, Arrieta Bergaretxe'tar Benite «Irabaneta» baserriko neskatx on-ona. G.B. Atzo astelenez egin dira bere il otoizketak, ozte asko bertaraturik, batez ere Miren alabak bilera artakua zan ta. Laguntzen diegu atsegabe mingarri onetan bere guraso-senide ta emparan guztiei, eta zuk irakurle otoiz egin bere aldez.

 

Lekaime berria.— Igesi dan astian Azkoiti'ko Kalmendarren lekaime etxian sartu da Emakume Abertzale Batza'ko Zubeltzu'tar Pantseski andere zintzua. Gero ez dute lotsarik eskubetarrak dirala esaten dutenak esateko abertzaliak masoiak gerala; or daukazute espilu ederra nai badezute bere aurrian orraztu.

 

Nekazariak arakiñekin asarre.— Igandian zortzi nekazariak eduki zuten batzar bat. Bertan azaldu ei zuten arakiñok zokoren ilketan aragi asko ebakitzen diotela eta berak eta Udalak arakin bat gelditu omen zirala. Geruago ikusiko degu zertan diran.

 

Agurtu.— Bostekua estutu diogu Deba'ko Urbieta, Euzkadi'ko izparkariari.

 

AIXERIXA