elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1933-02-28 | Gizartea - Joan-etorrian | El Día, 1933-08-11
El Día, 1933-07-06

 

Jaiero, igandero da nunbait, eusko eguna, aberri aldeko lan aldia. Igaro dan ontan, Arrasate'tik dei, Itziar'tik dei egiten ziguten. Elgoibar ontatik, bitara zabaldu ziran abertzaleak; gu Itziar'tarren dei maitekorrari erantzutia autu genduan, Ama Nezkutz [...] aparteko arau bereganatzen gaitu ba. Ortan goia eldu giñan Itziar'era jaupa nagusia entzutera, eta Ama Zerukoaren oñak laztantzera otoi biotzekoa, aberri alde zuzenduaz.

Egun ederra benetan igaro genduan; ainbat anai arreba. Deba, Mutriku, Zarautz; idazleak baita batzuk agurtu ere. «Itziartxo»ren dela entzun eta «Txokolate [...] artzera batu giñan. Beragatik, eskerrik beroenak "Itziartxo", baita zorionik biotzkorrena ere, alako jai ederra antolatu zendutelako, Emakume Abertzale Batza askundean.

¡Gora Itziartarrok!.

 

* * *

 

Datorren igandean, 9'an, Mendaro'n degu Emakume Abertzale Batza'tan jaia. Auzo auzokoak Mendarotarrak, zer esanik ez, jai aberkoi goi goienekoa antolatu duten ezkeroz, inguru ontako abertzaleok, bertan bilduko gerala.

 

* * *

 

Azpeitiar abertzale zintzo «kuadrila» diran «Iturri txiki», «Igarra» ta lagunak, [...], emen agurtu genduzen, «Butzongo [...] sarrean» apari jator bat egin zuten, eta ortan dirala azaldu giñan eron artera. Eta or nun «Iturri Txiki»k itzalditxo bat egiñaz, azaltzen duan, berak Sabiñ irakaslearen aurrean egindako ziñ edo «juramentua». Baña «Iturri txiki» nik uste diat, Euzkadi azkatu arte ez ezkontze ori... ¿e? ¿Andra-geiak bai ote zekit ire asmo ori?

Agur, azpeitiar jatorrak.

 

* * *

 

Ugoldeak, egindako kalteak zuzentzeko eta laguntzeko, non nai ari dira, diru biltzeak egiten. Gure Udalak, arpidea zabalduta dauka; Eusko Batzokian baita ere zabaldua dago eta ugari gañera. Datorren igande goizean, 9'an, Eresbatzak (Banda) Kalez Kale juaz, eskarialdi bat egingo du gai ontarako. Ezku zabalez gogoratu gaitezen gure anai beartsuekin.

 

* * *

 

Idazleok, ¡eup! 30'ean da gure eguna. Elgoibar'en bildu bear gera guztiok, «Mirentxu» ta «Maitxo»ren naia betetzea.

«Aberri»ri omenaldia, idazle batzarrarekin batera egingo degu. Egun abetako batian, egitaraua eskutaratzea uste det, «Luzear», «Teletxea» eta beste izendatuak asmatzen duten eran eta alik eta zuzenen gertutzeko lan egingo degu, eta azaldu dena esku eskuan jarri ondoren.

Beaz, anai arrebok, 30'ean da eguna ¡A zelako mutil nezka zar kuadrila azalduko dan! «Letxugia» ez dala faltako: burdikada bat ekarriko omen du Maitxok, baña nik uzte ez dala geiegi izango. Bearko da zenbati, ainbeste mutil, nezka zar «preskatzeko», dio «Mirentxu»k.

Erne bada idazleok. Dan danok batu gaitezela 30'ean.

 

IXAKA

 

Agurtu.— Beste aste askotan egin izan duten bezela, Azkoiti, Elgoibar, Durango, Urkiola oñez eginda, emen agurtu genitun Esnal'dar Andoni «Txikia» ta Gabilondo'tar Bingen «Martitxa» abertzaleak. Aurten oso mudatuak ikusi ditugu. «Txikia» zortzi urteko gastetxoa bezala, agin ta ortzez abua jantzirik, ea «Martitza» berriz bere arpegiko azala guztiz zurituta. Ez zaituzte gaizki artzen arraiotan Azkoiti'ko lapikoko janariak. Jarrai orrelaxe umore onean. Eta xakur beltza bizkarrean ibili aztu gabe ibilaldietan orain bezelaxe.

 

Jaiotza.— Aizpitarte'tar Agustin ta Urresti'tar Jone abertzaleak, lendabiziko mutikoarekin saritu ditu Jaunak. Zorionak.

 

AIXERIXA