¡Agur, Joseba!.— Juan zaigu Aprika aldera, zorrik ez duan guda morroitza igarotzera.
¡Zer tamala bere gurasuentzat!
Ogeita bat urtekin iñon menpera norberan umia eraman... eta egia da gurasuak berakin ez du agintzen urte beta, bi, iru eta biar bada gigoan, eta guk ere tamala degu benetan gogoratu ta berak beren «txistu» eresiekin igaro eragiten ziguzan orduak atzegintsubak.
Ansola'tar Joseba abertzale sutsuba da arrokeri gutxikin lan eginduna Jei aldez naiz Batzokia'n naiz abertzaliak agindu ezkeroz beti gertu Jel aldez lan egiteko eta ziur nago Aprika aldera ere eramango zula bere «txistu» ori ango guda mutil euskaldunen biotzak alaitu ta Euzkadi Aberria'kin oroitu deitezen. Joseba'ren biotza emlen bezela Aprikan ere euskaldun ezango da. ¡Agur ba Joseba!
Goiko Jaunari otoitz egin zaiozu, guk ere egingo diogu osasun osuan gure urira biartu zaitezen laster barriro ere zure «txistu» otzakin gure biotzak alaitu ditzazun. Ikusi arte. Joseba.