elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1934-06-17

 

Euzkel-izena.— Astelenian txadon nagusian «Miren Nekane» euzkel-izen politekin ugurutzatu zuten Epelde'tar Sebasten eta Gabiña'tar Gergore'n alabatxua lendabiziko ezkon igalia. Zorionak eta jarrai aurrera Sebasten euzkel-izenak ipinten.

 

Eleizakuak.— Artuta arkitzen da kaminero pelota-tokiko etxekoandre dan Arakistain'dar Josebe.

 

Osakuntza.— Donosti'ko Deun Andoni gexoetxeratu zan osakuntza bat egiteko asmoz Elortza'tar Erramon «Joselabanekua».

 

Ariñaketa bat.— Datorren igandian izango da, Azkoiti'ko Goiko tabernatik Azkarate zanera ariñaketa-laisterka jokua. Azkoiti'ko Uzin'ek 25 minutu eta 44 segunduan egin zuena bete bayestzera dijua Arregi'tar Luzin «Mai orta» emengua. Goizeko zazpiretan aterako omenda Azkoiti'tik.

 

Dabiltzanak.— Valladolid'tik etorri dira irakasle diran Arrillaga'tar Juli ta Joseba, eta Gabilondo'tar Joseba.

Uribe'tar Gerarta zenaren obiraltzera etorrita emen agurtau ditugu sendagile gudari dan Mugurutza'tar Pantzeska eta bere anai Gotzon.

— Logroño'tik Larrañaga'tar Kepa.

— Tolosa'tik Igartua'tar Balendine bere seme alabakin.

Terranova'ra bakalautara jun dira «Mistral» ontzira, Etxaniz'tar Edorta makinista eta arrantzale diran Larriategi'tar Mikel eta Urruzola'tar Bitor.

Ostetza aundia izandu da aurten Deun Andoni Urkidakuan.

 

AIXERIXA