elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1934-07-24

 

Izpar-beltza.— Bat-batean il da 62 urte zituala, Legaristi'tar Miren Agustine (G.B.) «Agarre» baserrikua. Laguntzen diegu atsegabian sendi (fameli) gustiari.

 

Jayotzak.— Alabatxo bat izan dute Alzibar'tar Pantzeska'k eta bere emaste Uribarren'dar Geltrudis'ek.

Mutiko bat geyagokin geitu zayote sendia San Martin'dar Joseba Iñaki ta Odria'tar Josebe «Soarte» baserriko senar-emastiari.

«Araita»ko senar-emaste diranak Agirregomezkorta'tar Domeka ta Elizaburu'tar Miren semetxo eder bat izan dute. Zorijonak gustiai.

 

Paul'dar Bingen.— Gexo-etxe «Hospital»eko eleizatxo politan ospatu dute beren zaindari eguna Paul'dar Bingen Donea. Goizetik jaupa ta jaunartzia egon ziran. Amarretan jaupa nagusi abestu ederra, Egilia Urrestarazu'tar Keperia txaunburua, lagundurik, Batis'tar Joseba Iñaki'k eta Kanpos'tar Saturnin'ak. Itz aldi sakon bat zuzendu zuan Onaindia'tar Kelestin'ek. Au bukatzeko gorpuzgin «reliquia» mun egiteki eman zan.

Amabietan txiro edo pobrien, aparteko bazkaria eman zioten.

Arratsaldian lauretan eleizkizun eder batekin bukatu zan bederatziurrena.

 

AIXERIXA