¡Euuup...! Orain ere eupaka natorkizu Elgoibar'tar abertzalea.
Oraindik gogoan izango dezu noski nola Azkoiti'ko anai abertzaleak sekulako jai aberkoi bat eratu ziguten joandan urtean Madarixa menditxuan. Ba datorren igandian ere il onen 17'an beste onenbeste gertau digute, Madarixan bertan, eta egun orretan izango dute Azkoiti'ko Gaztetxoak beren ikurriñaren onespena.
Irakurle, ez nijuakizu jai onen berririk ematera Azkoiti'ko idazleak argi ta garbi egun gutxi barru azalduko dutelako jai onen egitaraua. Baña esan biar dizuet izlari gaiñ gañekuak aukeratu dituztela, Goñi eta Larrañaga'tar D. Poli jauna, eta Urtzelai andereñua. ¡A ze nolako irukotia! ¡Joandan urtian gelditu ziran iru karkatxo oriek abertzaletzeko! ¡Oriek ezezik Izarraitz'ko mendi galur guztiak ere abertzaletuko dituztela ziur nago gure izlari jator oriek! Bestela Anboto'ko aitza bera baño ere buru gogorragokua ditugu baldiñ izlari auen egiari jaramonik egiten ezpadiote.
Elgoibar'tar abertzalea, datorren igandian gizon ta emakume, zar eta gazte guztiok Madarixa'ra. Alduanak goizetik eta eziñ degunok arratsaldetik. Norbaitek esango dezue «bai, ire partez joan biarko norbaitek, eu ezaiz asko juango ta». Baña ez gogorik ezdetelako, onoko abesti zar au abestu biar nik:
Itxaropenetan bizi
maite gozoa,
laster iritxiko da
gure plazoa.