* * *
Galdetu eta jakindet orrelako liburutxoen txorta aundi bat zabaldu duala gure udalak errian batian bestian. Poz pozik ikusi det erregalotxua eta eskerrak ematen dizkiet udal gizonei. Eskerrik asko.
* * *
Eukotar biotzetik bezterik eziñ irten, baña erabaki onek onela beartzuan. Eta udalgizonak biotza eduki eta onela erabaki. Txalo bat eta zirikada bat jarraitu dezaten eusko izate alde, euskera alde.
Idiakez, euskera bastertuta utzi dalako dago dagoen eran. Bere alde egitea, euskera alde egitea da. Eta gorago dioten liburutxoen antzekoak zabaltzea, baita ere eusko alde eta euskera alde egitea da. Jarraitu bada udal gizonok bide ortan, eta guztiok lagundu dezaigun lan ortan.
* * *
Lezoko Gurutzaren oñetan dagonilaren 26'an sendi berri eusko sendia bat egin da.
Erentxun'dar Jon, irakaslaria, «Endoya» izenordekoz ain goxo ta mamitsu idatzi oi duana, gure lagun maite Jon ezkondu da.
Sendi abertzale bat bertatik datorkigula ezan bearrik ez, eta poztutzen gaitu.
Beaz, zorionak Jon eta Goi Jaunak urte asko ta zoriontsuak sendi berri ortan eman deikala.
IXAKA