elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1931-07-08

 

Aranburu'ren sendiari laguntzeko.— Elgoibar'ko euzko Batzokian iriki da arpidea, igandean zortzi Bergara'n arerio zitalak iltzuten Aranburu'tar Mikel gizon oso ona eta Jaungoikozalearen sendiari laguntzeko.

Orain arte eman dutenak dira:

Elgoibarko euzko Batzokia, 10 laurleko.

Aberri'k, 5 laurleko.

X.X.X., 5.

X.X., 5.

Iriondo'tar Frutuoso, 3.

Aixerixa, 1.

Arriola'tar Baleri, 2.

Arriola'tar Justa, 2

Bereziartua'tar Iñaki, 5.

Guztira, 38 laurleko.

 

Euzkel izena.— Semetxo bat eduki dute Argarate'tar Ixaka'k eta bere emazte Unzila'tar Terese'k «Iker» euzkel izena polita ezarririk. Zorionak.

 

Jaiotza.— Beste semetxo bat, Arrieta'tar Eusegi eta emazteak Zerua-txiki baserrikuak. Zorionak.

 

AIXERIXA