elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Argia, 1934-07-08

 

Ezkon deiak.— Igandian asi ziran Iribarren'dar Prudenzio eta Zubiaurre'tar Sotera'ren ezkon deiak; berdin Idigoras'tar Jesus ta Kortaberria'tar Maria Josefa. «Urkiola Txiki»ko mutilla ta «Osoro Txiki»ko neskatillarenak ta Kortaberria'tar Domingo «Osoro Txiki»ko mutilla «Olazabal»ko Ansola'tar Sotera'renak.

Zorionak danori.

 

Eriotza.— Luzaro gaxorik egon ondoren Goiko Jaunak beregana deitu dio Gabilondo'tar Jose Ignazio, «Zuazti»ri. G.B.

Bat batetako eriotzak eraman digu gure artetik Kurriel'dar Telesforo, Aitziarreneko Palaziuan bizi izan zan gizon ezaguna. G.B. Nere samin agurra bi sendieri.

 

—Ainbeste denpora onetan ainbat zalaparta ta iskanbilla ibilli ondoren emengo «matarife» arazo onetan, txal iltzalle bertako seme dan Gabilondo'tar Gregorio aukeratu dute. Basarritarren batzuek bildur izan biar dute, alegia, mutil au lenago emengo arakin batekin ikasten egon dalako oraiñ ere arakiñen alde jokatuko ote duan txal ta ganaduai kutxillua zorrotz erabilliaz, baña basarritarrak, ez bildurrik izan, onek ezin lezake onelakorik egiñ, reglamentuan beian ibilli biar dualako. Bildur orregatik ez ba zuen txekor guri-gizenak kanpora bialdu, bestela agur gure agiñak, lenago ere aspaldian ola gabiltzata.

 

MIRENTXU