elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1936-05-03

 

Astarketak.— Igesi zan ostiralian, «Artes y oficios» dalako ikastolan, urteko azkenengo astarketak izan ziran. Irakasle ta ikasliak zoriontsuak izan dira ain ongi gertatu diralako.

 

Auteskundiak.— Igandian egin ziran ala ez, ezgiñon igerri. «Compromisario» edo dalakoak aututzeko, España'ko lendakaria datorren illan aututzeko. Egiñak izan bear dute guk igerri ez arren.

 

Lendabiziko Jaun-artzia.— Igesi zan igandian, poz-pozik auspetu ziran mai donean, 50 mutiko-neskatxa Gure Jauna-artzen. Benetan aingeru talde aundia batu zan «zoragarria nenetan», «ura edertasuna». Txaunburu jaunak, gozari ederbat eman zioten aurretik itzaldi sakon bat zuzendurik. Baita ere Albizu'tar Erasma irakasliak, bere ikasliei eman zioten gozari eder bat. Zorionak gotzontxuori.

 

Lana ugarituko oteda?.— Itxura dagonez bai. Azkenengo batzarrian aldundiko «gestoria» erabaki dute, datorren illan 10'an «subasta»ra ateratzia emendik Altzola'ra dijuan bide barria, «presupuesto»ri elduko da, orain lenengoz beintzat. 1.806.271,76 laurleko. Itxura dagonez puzkatzeko lana etorriko da bidegintza orretan. Etorri dedila ordu onian.

 

Ezkontza-atian.— Datorren illian orrillan ezkontzeko dira. Andonegi'tar Erromalda U.B.B.'ko idazkaria. Gurrutxaga'tar Todore emakume politarekin. Zorionak aurrez.

 

AIXERIXA