elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1936-01-22

 

Il onen 25'an gudaritza dijuazen elgoibartar mutil gastien erreskada Axuria'tar Josu, Ansola'tar Pantzeska, Ansola'tar Erramon, Aranberri'tar Pantzeska, Arregi'tar Jon, Arrieta'tar Luki Barrenetxea'tar Domeka, Oria'tar Jon. Ongi ibili ta laister etorri.

— Lendabiziko ezkon-deia izan dute gure lagun ta abertzale ona dan Murua'tar Peli, Gabilondo'tar Pure neskatilla politakin. Aurrez zorionak.

— Igesi zan urtian abere iltegi-mataderuan, 107.672 kilo il dira iri beltz ardi aberetan, 4.112 kilo txerritan. Eta baserrietan, 186 txerri buru il dira.

 

Auteskundiak.— Eldu da garaya euzko-lanari eltzeko, emendik aurrera bai-dakigu abertzaliok zer egin-bear degun, geure agintarien zer esanetara jarri biar degu apal-apal, berak dakielako nola jokatu beardan guda irabaztekoa. Arren bada beren esanak gogoz artu ta lan-egin abertzaliak.

Biarrekua izango da ba emendik aurrera Batzokiratzia, ematen dituzten zertzeladak biotzez artu ta gogoz lan egiteko Euzkadi aldez. Ia bada abertzale gusti-gustiok gizon emekume, nekazari eta langiliak eldu danok Batzoki'ra sarri-sarri.

 

— Deun Andoni uri ontako bigarren zaindari-eguna oso ospetsu igaro da Jaupa nagusi ederra Eukaristia abesturik. Itzaldi ederra Aita Ataun buruñurdunak. Eresbatzak jotaldi ederra. Arratsaldian dantzaketa ugari. Ibildeuna kaletan egiteko baibena ba eukan baña euriagatik eleizpian egin zan.

 

AIXERIXA