elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1931-01-11

 

Eskerrak.— «Luzear» jaunari, mila ta mila esker alako erregalo polita etxeratu didalako: begira, ezin nuan xinistu, ain polita ta gaztia zaik, ¿nola sinistuko nuan ba neska zarrik ere ezin nuan atzipetu ta? (1)

 

«Maitxo»ri.— Aspaldi onetan oso narratx zabiltz. ¿Zer gertatzen zaizu? Beti izar ta lañuei begira «desbistau»,ala zuk nai dezun izar ori agertze ez dalako.

Aspaldi baten Santo Tomas'etan batu nintzan Donostia'n «Ira», «Arantxa» ta «Pillipa»kin, ta zuretzako ainbat erregalo eman zidaten gorantziakin nastuta.

«Pillipa»'k, kapoe txiki batekin emen dala laixter, ta kaxuela gertatzeko.

 

Naskaldia.— Gure artian dago Larreategi'tar Elixabete. Pau'tik etorrita. Zorionak beñolako «Maitena» idazlia.

— Ostiralian obiratu zuten Batzokizaña dan Altuna'tar Paul'en ama. Laguntzen diegu atsekabian.

— Emen agurtu degu Bastida txirrindulari ospatsua.

— Baita emendik igaro da Josu-Jaun ospatsu dan Aita Agirre. Gipuzkoa'ko Luistarren zuzendaria.

— Azkoiti'runtz, emen une bat igaro ondoren, Lazkano eta Alberdi, Banko «Urkixo»koak.

— Gaxorik dago aspaldi onetan Arrillaga'tar Andoni, osagillearen emaztea.

 

Deun Agate.— Batzoki'ko gazteak gogor diardue Deun Agate abestiak ikasten.

Ori, ori mutillak, ikasi ta erakutzi bestei, oraindik antziñako gauzen zaletasuna badagula elgoibar urian.

Ta bestei, eman biar dutenai, lenagokoak baño gutxiago ez izateko.

 

Luistarrak.— Emengo Koldobikatarrak biziro diardue lanian batez ere beren zuzendari dan Ezeiza'tar Joseba Andoni jauna. Jarrai bide onetan ta Goiko Jaunak ordaindudo dio.

 

Esanak...— ...Luistarrak laixter izango dutela «Salve» eder bat.

...Ezpata dantzariak moldatzen ari dirala Batzokian.

...Sosolistuen artian «desbandadia» asi dabela «erreboluzioak» «triunfau» ez dualako.

...«Errepublika»tarren Batzokia, «Pranko»kin batian aldian juan zala.

...Ta emendik aurrera «Aberri»k gehiago idatziko duala EL DIA'n (2).

 

ABERRI

 

(1) Eskerrak eman ¿eta gero sui fato bialdu?

(2) Au etziok «entero» gaizki esna.— L.