elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1934-06-03

 

Irukoitz.— Eguraldi ederra egin zigun igesi zan igandian eta orregatik oso alaitsu igaro gendun Trinidade edo Irukoitz-eguna.

 

Profesa bat.— Igazi zan astelenian Kalare deun lekaimietan «Sor Maria Eucaristia» Arrasate, Ondarroa'ko [...] profesau zan. Jaupa esan zuten Zenarrutzabeitia'tar Joseba Erramun eta Urkitza'tar Sekunda ondarrutarrak, emengo apeza dan Opakier'tar Estanisla lagun zutela. Uritza'tar Emeteri jaunak itzaldi ederra egin zun. Zorionak lekaime berri orri ta sendikoai.

 

Jayotzak.— Aizpikar basetxeko Arregi'tar Purden eta Arrillaga'tar Miren'ek semetxo bat izan dute. Errezabal baserriko Agirre'tar Simon eta Goyena'tar Miren'ek beste bat. Zengoitia'tar Burna eta Sanchez'tar Maxime'k ere alabatxo bat. Zorionak guzioi.

 

Aberri-aldez.— Egun bateko arturenak Aberri-Aldez eman bear degu ta ortarako eguna gaur degu. Abertzale bat eztedi geratu zerbait eman gabe.

 

Mikelete-asterketak.— Igesi dan astian Donostia'n izan ziran mikelete-utsunak betetzeko asterketetan, lendabiziko ta amargarren zenbakiakin gelditu dira gure lagun diran Mugertza'tar Julen eta Garcia Mendikute'tar Joseba. Zorionak.

 

Arakin berria.— Udalak bere batzar batian erabaki zuan —matarife— deitzen diotena izentau bear zala. Orretarako 3.600 laurleko urtian irabazi izango ditu. Lau oneik aurkeztu ziran: Alberdi'tar Peli (Azpeitia'koa), Ubeda'tar Simon, (Bergara'koa), Gabilondo'tar Gergori (bertokoa) eta Zubeldia'tar Deunoro (Altza'koa). Asterketak laster izango dira Eibar'ko abere-iltokia.

 

Korpusti.— Erkala etorri zanatik igande arte ezta egin ibildeunik. Orregaitik-edo jentetza aundia bildu zen.

 

AIXERIXA