elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1933-09-12

 

Eleizakoak.— Gexorik eta elizakuak artuta aurkitzen dira Arrieta'tar Beditte «Irabaneta» basetxeko neskatilla gastia ta bardin Zubiaurre'tar Kalista «Pepein» zarra ere.

 

Jayotza.— «Orue Zarra»ko Galdos'tar Jon Joseba ta bere emaste Baslaran'dar Pilare'k, alabatxo bat izan dute.

Galdos'tar Justa ta bere emaste Urrutia'tar Bingene'k ere, euren lenengo ezkon-igalitzako semetxoa izan dute. Zorionak.

 

Elizkizunak.— Kalare Deuna'ren lekaimetxia jaso zanetik lareun urte igazi dirala-ta bederatziurren eder bat egin zayo Asis'tar Pantzeska Donea'ri. Azkenengo iru egunetan itzaldi ederrak izandu dira. Lendabizikuak Rekondo'tar Estepan Arrona'ko txaunburuak egin zitun, eta urrengo bietan Ozerin pantzeskatar lekaidiak.

 

Dabiltzanak.— Arnedillo'ko urak artuta gero etorri dira Urruzuno'tar Polone, bere alaba Koldobike politarekin.

Burgos'tik, Arrieta'tar Emile gure adizkidiaren emaztia, bere semetxo Imanol'ekin.

Madrid'ko F.T.'ko ostikolaria dan Errasti'tar Kirika'ri pozik bostekoa estutu diogu.

Emen egun batzuk igaro ondoren, Ondarroa'ra juan dira Etxeberria'tar Miren anderea ta bere alabatxu Loretxo. Larrañaga'tar Josune, Gorostitza'tar Andone anderea, bere alabatxu Elixabete, Etxebarria'tar Keskentzi ta onen lobea dan Etxebarria'tar Mirentxu ere, Ondarroa'ra juan dira.

 

Madarixa'ra.— Illa onen 17'garrenian entzun degunez, azkoitiar eta elgoibartar abertzaliak euzko-jai ederra antolatuko dute. Bertan jaupa abestuba, ezpatadantza, nekazarientzat goizetik itzaldiak, Larrañaga'tar Poli, Azkoiti'ko areyuak esaten duten apaiz socialistak, eta Goñi tolosarrak.

Arratsaldian ere euzko-itzaldia izango da. Izlariak, barriz, Urzelai'tar Julen eta besteren batzuk.

¡Abertzaliak, gertu Madarixa'rako!

 

Polixene'ri.— Izlari trebe au laster ezkontzekotan da, ta Batzokia'n arpidea jarria da, batzen danagaz izlari trebe oneri ezkon-sari bat emateko.

Beraz bakotxak al dauna al bait azkarren eman beza.

 

Jel-Alderdikuai.— Jel-Alderdiko arautegiak (Reglamentoak) Batzoki'ko ormatik zinzilik aurkitzen dira nai duanak irakurri dezan.

 

AIXERIXA