elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1933-02-26

 

«Lauaxeta»ri.— Ez dakit zer gertatzen zayen neure idazkiai, baña asko bidaldu ta gutxi agertu oi-dira. ¿Urtengo dira urrenguan?

 

Euzkel-ixena.— Txadon nagusian ugutzatu zan Armendia'tar Augustin eta Arrona'tar Errupiñe'ren alabatxo bat. Miren Lore euzkel-izen zoragarriak jarri dizkiote. Zorionak olako guraso zintzoai.

¡Gora zuek!

 

Itzaldia.— Atzo larunbata gabaz itzaldi bat ixan gendun batzokian. Ozerin jauna izlaria zan eta notintza aundiaren aurrian itzaldi sutsu ta ederra egin zigun.

 

Antzezlariak.— Gaur igandez Jel-Batzokiko antzezlariak arratsalde ta gabaz antzerki ederrak emango dituzte. «Mendibitarren larriak» eta «Morroi jatorra». Astelenez Eibar'en antzeztuko dituzte «Mendibitarren Larriak» eta «Gixon bikañak». Abostaldea ere juango da ta abesti oneik abestuko dituzte: Agur jaunak, Esderrak Sabin maitiari, Jagi-Jagi, Goizeko ixerra, Ai ori begi ederra, Euzko-Abendearen Ereserkia.

Ansola'tar Peli txistulari trebeak ere soñu alayak jo ditu. Uriguen'dar Kerman'ek olerkiak esango dituz berak dakian eran. Orra eibartar anayak geure jai polita. Pozik gaude jai orreik ikusteko.

 

AIXERIXA

 

Uarra.— Zu «Aixerixa», orainguan etzara asarratuko. Nai dezunian bidaldu toki asko degulako. Baña mesedez izki argijaua egixu. Letra ona daukozu baña ilun-samar egiten dozu. Eldu ordukoxe argitaltzia naiba-dozu izki argijaz bidaldu. ¿Konporme? Ni bere bai. Agur adizkide ta Elgoibar'ko abertzaliak gurenda andi bat lortu dagijela Eibar'en.— Lauaxeta.