elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1933-01-14

 

Antzoki-jaya.— Il onen 17'an datorren asteartian Deun Andoni gure Zaindari bigarren egunean, Batzokiko gastetxuak antzezki bi antolatu ditu Arregi anayen aretuan, bata arratsaldian izango da umetxuentzat, eta gabean Batzokiko bazkide nagusientzat.

Antzeztuko dira; «Gizatxara» eta «Utzi-bearko» eta olerki batzuk irakurriko dituzte umetxuak.

 

Pilota.— Igandian burrukako eskuzko pelota partidu bat jokatu zan kamiñero'ko pelota-tokian, alde batetik «Argin» Gabilondo'tar Julen'en aurka. Lendabizikuak irabazi zuan amalaukin utzirik Julen'i.

 

Euzkel-izena.— Mutiko bat izan dute, Arakistain'dar Joseba eta Kalzakorta'tar Sebere «Sogueta» baserrikuak. Julen izan ederra ezarririk. Zorionak.

 

Jayotzak.— Baita ere izan dute beste semetxo bat Zubizarreta'tar Joseba sendagiliak eta bere emazte Arriaga'tar Pilare.

Eta beste bat, Loyola'tar Kepa, eta bere emaste Vallejo-Astigarraga'tar Errepele. Zorionak.

 

Lan ederra.— Benetan lan ederra egin dute «Propagación de la Fe»ko emakumiak erregen egunian, ainbart jantzi, ta oñetako banakatza egin zuten txiruen artian Goralduba izanda lan eder au.

 

E.A.B.'kuak.— Emakume abertzale onen lana ere oso ederreneitakua da benetan, Gabon jayetan ainbat euzko-langile eta abertzale txiruen artian banakatu zituzten janariak, eta orain diote Deun Andoni bigarren gure uriko zaindari egunian, soin jantzi eta oñetakuak banakatuko dituztela. ¡Aurrera emakumiak txiro-aldez!

 

Abad'tar Andoni Donea.— Datorren asteartian gure bigarren zaindari eguna ospatuko da naiz-ta Udalak lenago bezela jai au ordaindu ez eleizari lenago oitura zan lez. Baña jai au ospatzeko datorren igandian eleizatetan badejak Itzaldia Motriku'ko txanburu dan San Martin jaunak egingo dau.

 

AIXERIXA