elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1932-09-20

 

Irun'era.— Ikusirik uri onetan gar bizia arkitzen dala abertzalien artian datorren ilan 9'an Irun'era juateko ango Batzoki eta E.A.B.'ren zabalkundia izanik, Batzokian jarrida ingi bat berebil «autocar» bat ipintzeko, eta berebilian juan asi duanak bertan izen-abizena jarri bearko du, eta arin ibili biar juan-etorria antolatrzeko.

 

Cataluñarrai zorionak.— Pozez ikusi deu España laterriko lendakari dan Alcala Zamora'k eman duan izenpea Cataluñaren aldezko araudi, Estatuto aldez. Zorion ugariak zuzentzen diotet izparringi onen bitartez berari, eta orain euzkotarrok ernai laister guria, da, ba, eta berriketak alde batera utsi eta esker-eskumok gustiok euzko auraudi Estatuto aldez, ez siñestu esaten badizute araudia garistia dala, garistia izan balitz, ba, ezuten Cataluñarrak be artuko-ta.

 

Bederatzi-urrena.— Gaur larunbatez Kalare deuna elizatxuan asiera eman sayo Asis'tar Pantzeska deunaren bederatziurrenari. Azkenengo lau ganetan itzaliak egingo ditu Aita Errekondo pantzeskatarrak.

 

Jayotzak.— Alabatxo bat izan dute Izagirre'tar Iñaki eta bere emaste Arrillaga'tar Andone'k: semetxoba geitu zayote Anzola'tar Pantzeska, eta bere emaste Zigorraga'tar Eukene, eta beste bat izan dute Ascacio Gonzalez eta bere emaste Azpiazu'tar Polentine'k. Beste semetxo bat geitu zayote Agirre'tar Simon eta bere emaste Goyoga'tar Miren «Errezabal» baserrikuei; baita ere lendabiziko alabatxo bat izan dute Urresti'tar Eusebi eta bere emaste Ayerdi'tar Julene'k. Zorionak gustioi.

 

AIXERIXA