elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1932-05-10

 

Euzko langiliak.— Orrila'ren lendabiziko egunian, emengo Euzko Langiliak, antolatuta, egin zan jai aldi eder bat, Deun Laurentzi basatxaunian. Goizian sortziterdiak inguruan atera ziran langile talde ederra basatxonuruntz, txistu alaia juan nai izan zuten baña Gipuzku'ko gobernadoriak galdu egin zien eta ixilik eldu ziran Deun Laurentzi'ra, amarretan jaupa ederra abestu zan zuzendari Bereziartua'tar Azentzi izanik, askaraza'ren «Agur Maria» oso ederki abestu zuan Gabilondo'tar Karanta'k. Jaupagile eta izlari Kanpos'tar Saturnina. Au bukatzian Eibar'ko Ormaetxea eta Gastelu'k Euzko Langilien zabaldunde itzlariak bere-biziko itz-aldi egin zuten oso txalotuak izanik. Ondoren Patxi'ko txistulariak bere beziko eresi aldi «Concierto» euzko alaia jo zuan.

Gero oturantza edo banketia «Jolas-Toki-Ona» deitzen zaion pelota-tokian, oso jan asi eder da ugaria emonik Arriola'tar Jabier jan etxia emanda. Beriela berriz itz aldia euzko langiletasuna ongi azaldurik, goizeko izlari biak eta Iriondo'tar Modesta'k, eta Epelde'tar Albertak egin da. Eta urrengo bere biziko itzneurtuak bota zitusten bukatzian txalotuak gustiak izanik Uriguen'tar Keman eta Gabilondo'tar Lontzik. Gero oso batzar erromeri ederra egin txistu eta auspo soñu eresi azkatuak jota. Benetan egun alaia eta anaitasunekua Euzko Langilentzat. Aurrera beti Euzko langiliok.

 

Jaiotzak.— Semetxo bat eduki dute Aurelio Errero'k eta Estarta'tar Libe'k.

Baita ere beste alabatxo bat, Lizundia'tar Bigen eta emastiak. Zorionak.

 

Eleizakuak.— Artuta arkitzen da Aranberri'tar Josu mutil gastia. Laister gusti zendatuta ikustia nai degu.

 

Min artuta.— Juan zan astelenian bere olatokian laintegi au asi zala, txamakulu edo pesador aundi batek anka aspaian artu zion, gure lagun eta Batzoki'ko idazkari azkarra dan Epelde'tar Alberta'ri. Laister sendatu mutil ire bearra baziok gure artian da.

 

AIXERIXA