elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1930-11-08

 

Eliz gaiak.— Deun guzien eta Garbitokiko Arimen egunetan, fededun guziak, gure anai ildakoentzako oroimenak ditugu.

Elizkizunak ere gure siñismena berotuaz ayen alde eratu ziran.

Deun Guzien egunan alaitasunezkoa danez eleiza txuri jantzirik jaupa nagusi ederra egin zan Perossi'ren «Missa Pontificalis» abestuaz. Arratsaldean bezpera eta Agurtzaren azken ona emanteko, Jauna agirian zala elizkizuna.

Igandean, Arimen eguna izan arren, igande bezela Eleiza Amak ez du gogortzen, baizik astelenean. Baña gure txakon nagusian amarretako jaupa nagusian Arimen gaian itzaldia egin zuan L. Opakua'tar Estanislao apaizak. Arratsaldean, Arimen bezpera eta bederatziurrenaren asiera izan zan.

Astelenean, amarretan izan ziran gokaxoen aldeko elizkizunak.

Iltegira lore txorta asko eraman ziran, obiak apainduaz.

Gauero egiten dan Animen aldeko bederatziurrenera, talde ederra urbiltzen da, otoi beroak aien alde zuzentzera.

 

Mixio eguna.— Datorren igandean, 9'an mixio eguna; mixioen alde eskabideak egiteko eguna da eta guk aldegun eran egun au goratu bear degu. Arratsaldean kalez-kale «India», «Txina», «Japon» aldekoen iduriak, eta mixiolarienak ibiliko dira, eskabidia egiñaz, urruti aietan dabiltzanen alde.

Guk oroimena dezagun Txina aldean dan elgoibar'tar gotzai Aita Agirre'kin, eta «txanpon bat» bota dezagun «sakura» Jaunari otoi egiñaz. Bere eskuaz zuzendu ditzan «India» aldeko lanak.

 

Gaixo.— Gaxo da eta elizakoak artuta Ajubita'tar Marzelo, gizon jatorra. Sendatu dedilla.

 

IXAKA