elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1931-07-07

 

Auteskundiak.— Oso ederto argitaldu du nere lagun «Atxolin» izparkariak, igandeko auteskunde gora-berak oso ederto atera gerala lan euzko probintzi onetan Estatuto Vasco'ko zaliok. Orain jarrai deiogun beroni eta ¡Gora Euzkadi!

 

Deun Kepa.— Egun au oso ospatsu igaro dute, Deun Kepa ballerako baserritarrak. Beronek txadonetik atera zan ibildeuna erabillirik Kepa Donea eta Yakoba Donea'ren irukiak. Deun Iñaki'ren eresia jorik Elgoibar'ko txistulariak txadonan jiran. Ondoren jaupa nagusia egon zan eta itzaldi ederra egin zuan Aita Zezilio Markiña'ko Karmeldarrak. Ondoren aurresku ederra egin zuten txalo aundiak irabazirik Osoro'tar Nazari alkate izana, eta Gabilondo'tar Kanutak. Arratsaldian oso batzar edo erromeri ederra egin zan, baña ala bearrian oso illunduta, tamala da benetan, euzkaldunok ainbeste atsegiñ artzia beranduko ibilieri. Gogoratu zaitez euzkalduna, gure asaba zarrak jolasten zirala baña... arratsaldetik egunez.

 

Urte betetzea.— Urtero bezela asteartian txadon nagusian egin zan elizkizun ederra goizeko bederatziretan, egunda bat urte igaro diralako uri ontatik ibei idaragarria igaro zalako oso kalte aundiak egiñik bertan «Anjelis» jaupa abestu zan, jaupa iru apaizekin izanik; ondoren Jauna agirian zala abestu zan «Te Deum» bat eta gero errespontsu bat.

 

Euzkel izena.— Bigarren igali edo fruta bat gure Jaunak eman die gure lagun eta abertzale ona dan Argarate'tar Ixaka eta bere emazte Untzilla'tar Terese'ri, gaur igurutzau dute eta euzkel izen ederra ipiñi dioten: Iker (Visitacion). Zorionak eta igali ori izango alda gurasuen antzeko euzkaldun on ona.

Baita ere beste semetxo bat eduki dute lendabiziko uztartu ezkero gure lagun Kintana'tar Saturnina, eta bere emazte Agirre'tar Miren. Zorionak.

 

Izpar ituna.— Irakurle onuzkero jakituan egongo zera noski juan zan igandian Bergara'n il zutela Aranburu'tar Mikel karlista abertzalia, erbesteko areriuak Euzko Araudi edo Estatuto Vasco'ko alderdian onerako lanian ari zala, bi tiro eman ta iltzutela? Tamala benetan orrelako jasoerak Euzkal-errian gertatzia, ¡agintariak! orrelako jazoerak merezi dutenak billatu eta benetan zigortu egin bear dira, bestela zuk kontuak atera, gaurko egunian gauden notin edo kristaukin.

Elgoibar'ko Batzokia beti gertu beartsuari laguntzeko eta arpidia zabaldu du, orain arte onek eman dute:

Elgoibar'ko Batzokiak 10 laurleko; X.X., 5; X.X., 5; «Aixerixa», 1; Aberri'k, 5; Iriondo'tar Frutuoso'k, 3; Arriola'tar Baleri'k, 2; Arriola'tar Justak, 2; Bereziartua'tar Iñaki'k, 5.

Guztira, 38 laurleko.

Arpidiak jarraitzen du bidaldu Batzoki'ra.

 

AIXERIXA