elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1936-01-21

 

Auteskundeak.— Eldu da garaia lanari eltzeko. Emendik aurrera bai dakigu abertzaleok zer egin bear dugun, geure agintarien zer esanatara jarri biar degu apal-apal, berak dakielako nola jokatu bear dan guda irabazteko ta. Arren bada, beren esanak gogoz artu ta lan egin, abertzaleak, ori badaukagu zorionez, diziplina. Biarrekua izango da ba emendik aurrera Batzokiratzia, ematen diguten zertzeladak biotzez artu ta gogoz lan eiteko Euzkadi aldez. Ia bada abertzale guzti-guztiok gizon emakume nekazari eta langiliak eldu danok Batzokira sarri-sarri.

 

* * *

 

Deun Andoni, uri ontako bigarren zaindari eguna, oso ospetsu igaro da.

Jaupa nagusi ederra Eukaristika abesturik. Itzaldi ederra Aita Ataun buruñurdian dantzaketa ugari. Ibildeuna kaletan eiteko baimena ba euan baña euriagatik eleizpian egin zan.

 

* * *

 

Il onen 25'an gudaritzara dijuazen elgoibartar mutil gaztien erreskada: Axuria'tar Josu, Ansola'tar Pantzeska, Ansola'tar Erramon, Aranberri'tar Pantzeska, Arregi'tar Jon, Arrieta'tar Luki, Barrenetxea'tar Domeka, Oria'tar Jon.

Ongi ibili ta laister etorri.

 

* * *

 

Lendabiziko ezkon deia izan dute gure lagun ta abertzale ona dan Murua'tar Peli, Gabilondo'tar Pure neskatila politakin. Aurrez zorionak.

Igesi zan urtian abere iltegi (matadero) 107.672 kilo il dira iri, bei eta ardi aberetan: 4.442 kilo txerritan. Eta baserrietan, 186 txerri-buru il dira.

 

AIXERIXA