elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1933-06-16

 

Ezkondeia.— Igandian lendabiziko ezkondeia irakurri ziguten txadon nagusian, gure lagun Etxaniz'tar Purdentzi ta Aranberri'tar Gotzone «Andikao» baserriko neskatila politarena, laster ezkontzeko. Aurrez zorionak.

 

Jaiotzak.— Aurtxo bat izan dute, Osoro'tar Balendin eta Larrañaga'tar Miren «Abatetxe» baserrikuak.

— Beste bat Zabaleta'tar Ildepontza eta bere emazte Ojanguren'dar Andone, Deun Mikel balerako irakasle (maistrak).

— Baita ere Etxaniz'tar Basili ta bere emazte Iriondo'tar Martine «Arostegi» baserrikuak.

Zorionak.

 

Donokiratu.— Jaio ta beriala donokiratu da Loiola'tar Pantzeska kamineroaren aurtxua.

— Baita bat-batera zeruratu zan Urrutia'tar Martin eta Etxabe'tar Miren'en bi urteko neskatxo bat.

Laguntzen diegu atzekabian bi guraso tamalduei.

 

Eleizkizunak.— Atzo «Gorpus Kristi» egunian eman zitzaion asiera eleiz nagusian, Josu Biotzaren bederatziurrenari. Itzaldiak gaur ostiralian, larunbatean eta igandian, Aita Undarraga, Miren Biotzaren Lagundikuak, egingo ditu.

 

Salgai.— Batzokian salgai daude bakoitza biña laurlekuan, Aita Donosti'ren «Txistu ta dantza» deitzen zaion liburu ederra.

 

Aberriri omena.— Zai gaude «Aberri»ri egingo zaion omenaren eguna etortzeko.

 

AIXERIXA