elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1932-12-24

 

Gabon eguari.— Egun pozgarriak ¿Nor ezta poztu eta alaitzen egun abetan? Ludi guztian egun abek onespena dute. Alperrik ziñizgabea izan. Zerbait dabil barrenean eta egun abek alaitasun aundian igarotzen dira. Jaungoikoa aldeguztietatik kendu dutela uste duten oek berak, egun abetan bera Jainkoa bera iñoiz baño argiago eta [...] gungarriago ikusten dute, eren alboan. Eta erok berak ere, egun abek alaitsu arpegia naiz eta keskaz barrenean ospatzen dituzte.

Guk berriz batez ere euskaldunok, sinismenaren argiz gabiltzala, poz-pozik artu oi ditugu egun abek. Sendi edo familiak alkarturik ospatu oi dira. Neri sarri gogora etorri zaizkit ainbat eta ainbat sendi oso [...]-etxean bildurik, euzko jentearen [...] bizia dala; ainbat sendi, ainbat seme; odol garbi; izkuntza txukun bere-beria; alai, zabal, maitetsu alkarren gan. Euzkadi sendian baturik izatea eskeintza, maitazuna. Egun abetan iñoiz baño geiago...

Alaitu eta poztu gaitezen ba gu ere gure eusko izateak bere abesti eta oiturak agertu oi duan eran. Belen'go aurtxoakin, gogoratu gaitezen. Bere Ama Neskutz eta Aita ordeko aretzaz ere. Eta erok sendi alkartua izan zuten eran, eskatu zaiogun euzkotarrak gure Euzkadi errian elkartuta bizi gitezela.

Guztioi, idazle anai-arrebai, irakurle eta gañerantzekoei,egun alai eta pozgarriak igaro ditzazutela opa dizute

 

IXAKA

Bai zuri ere, Ixaka biotzeko orri.— L.