elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1930-09-16

 

Agur.— Aspaldi ez det idatzi EL DIA'ra, ainbat idazle daudelako uri onetan, ta gañera... xar xamarrak geradelako izparringi gazte baten idazteko.

«Maitxo» idazle txukin ta argia, «erreuma» edo, luzitzen edo ikusi dute; onegatik ez du astirik.

«Agurtzane» berriz... oso arroturik dabill gizongaia inguratu duan ezkero, (aplakatuko aiz, guk aña denborale igaro orduko)

Eskerrak «Ixaka»ri, bestela potx emenguak.

 

Bergarako jaia.— Oso pozgarria aurtxoen jai eder, ta atsegingarri ura; «Luzear»ek zion bezela jai ouek obeto egin biar ditugu, ni ere ortan nago.

Burrundara ta zalapartakin gauza on gutxi egin oi da.

 

«Arantxa»ri.— Zu ezagutzeakin oso pozik nago, ta, batez ere zure lengo eguneko itzneurtu ayek ¡txoragarriak!

 

Oso maitekor etorri zera,

«Arantxa» arreba maitea,

Umeen lanak pozkidaturik

Zatozkit gaur gure artera.

 

¡Ai! zein egoki goratu dezun

Bergara'ko aurtxoen lana,

Ta txoraturik eduki ginduan

Aur euskaldunen eguna.

 

Bergara'ko aur egunera'ko arpidea.—

«Mirentxu»: 3'00

«Aberri»: 1'00

Latxa'tar Kesare: 1'00

Gabilondo'tar Agapita: 1'00

Astiazaran'dar Jakinda: 2'00

Larreategi'tar Nikola: 2'50

Osoro'tar Nazario: 2'00

Arriola'tar Baleri: 1'00

Arrillaga'tar Antonio: 5'00

Peziña'tar Antonio: 5'00

Albizu'tar Erasmo: 2'00

Gabilondo'tar Pia: 2'00

Arriola'tar Justo: 2'00

Osoro'tar Pantzeska: 2'50

Arriola'tar Modesto: 1'00

Arriola'tar Mikel: 1'50

Gorostiza'tar Gillelma: 1'00

Altuna'tar Paul: 1'00

Ballejo'tar Demetir: 1'00

Ubiria'tar Sebastian: 5'00

Kintana'tar Manuel: 1'00

Kintana'tar Jasinto: 1'00

Muguruza'tar Margarita: 2'50

Arriola'tar Teodoro: 2'00

Mugertza alargunak: 4'00

Mujika'tar Jose: 5'00

Osoro'tar Kasimiro: 5'00

Ezenarro'tar Erramo: 4'00

Opakua'tar Benin: 1'00

Udalak: 50'00

 

Guztira: 118'00

 

Mutriku'ko abeslariak.— Bergaratik etxeruntzian emen abestu zuten Mutriku'ko abeslari txikiak. Oso txalotuak izandu ziran.

Zorionak Gaztelurrutia apaiz langileari, ain talde bikaiña osatu dualako.

 

ABERRI