elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1932-07-26

 

«Ixaka» anai onari.— Pozez beterik eta alaitasun gustiarekiñ natorkizu gau «Euskal Orri» onen bitartez nere biotzeko eskerrik beroenak zuri azaldu nayan, zuk neretzako eduki dezun eskeintza orregatik.

Nik eziñ neikezu esker ugarriakiñ ezpada ordaindu zure lan eder ori. Baña ni baño ordaintzale obiak diran gure Goiko Jaunak eta Euzkadi ordainduko dizue, ta jarrai gogor beren alde.

Pozik irakurriko detala diozu, eta etzegon au esan biarrik. Baña nire alabatsuak ez du poz gutxiagorekiñ irakurri zure idazki ori. Ez nuan uste olako atsegin izango zitzaionik.

Ala zion berak:

Ni onetan «Ixaka»rekiñ nago. Guk ez degu nai Jaungoikorik eta Euskera gabeko ikastolik. Guzien gañetik Jaungoikua eta gero gure ele kutuna. Gu bai gerala zorioneko umiak eta ez Pakito bezela zoritxarrekuak. ¿Guk nola ordaindu genitzake guri ainbeste gauza on erakusten saiatzen diran Erruki Etxeko lekaime zintzo oyek? Zoritxarrez oraiñ ikastola gutxitan sayatzen diran bezela saiatzen zaizkigu Kristau-Ikasbidea euskeraz erakusten, gure ama maitatzen, beste gauza guztiak baño geyago Goiko Jaun aundi ori maitatzen. ¡Eta zenbat onelako gauza on ta on! Ta baita zu ere zorioneko zera ama, zure umiak amatzat ezagutzen zaitugulako, ez len esan detan Pakito ori bezela, ama ta Jaungoikoa ta gauza guztiak ukatuta Estakua, Laterra bere amatzat artu. Guk ez degu Laterririk amatzat artuko. Nik Goiko Jaun aundi ori Aitatzat ta Euzkadi ta zu amatzat nai zaituela. ¡Ez dago zu bezelako laterririk!

¿Nola ez poztu ama bat bere umetxo baten ezpañetatik onelako itzak entzun ezkero? ikusten nago Pakito aren ama gaixoaren biotzeko iluntasuna. ¡Zorioneko amak gera bai [...] umiak dauzkagun bitartean!

Artu berriz ere nire zorionak «Ixaka» zintzo orrek, olako [...] ederrak aukeratzen dituzulako. Eta jarrai.

 

Matale Deuna.— Guztiz aundiro ospatu dute [...] urtero bezela Matale Deun eguna.

Goizian notintza aundia bildu zan Mai donera gure Gaixo Etxeko txadon txukun eta politera. Amarretan jaupa nagusi ederra. Bertako [...] Kanpos'tar Saturnin jaunak eman zuan jaupa. Eta itzaldia egin zuan Onaindia'tar Kolestin jaunak; beti bezela egoki ta garbi gure euskera ederrian azaldu zigun Matale Deunaren bizitza. Jaupa abestu ziguten abezlariak ere ez ginuzen nolanaikuak.

Aurtengo onetan zurrumurrua ibili da alegia aurten ez dala izango beste urtietan bezelako elizkizunik eta abar, baño beñere baño jatorrago ospatu dute.

Aurrera [...]. Baña nire zorionak eman gabe eziñ neike amaitu ainbeste merezi duten Onaindia jaunari, eta abeslari jator oyeri. Ondo baño obeto egon bai [...] danak. Baita lekaime zintzo oyeri ere alako apañ eta egoki gauza gustiak antolatu zituztelako.

Onezkero aspertu zera irakurle ta agur.

 

MIRENTXU