elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Argia, 1934-07-01 | Erlijioa - Kongregazioak | Argia, 1934-11-25
Argia, 1934-09-16

 

Euskel izena.— Miren Arantzazu euskel izen pollita ezarri diote Garate'tar Jose ta Anzorregi'tar Modesta'k izan duten lenengo alabatxuari.

—Garate'tar Roman eta Aizpitarte'tar Maria'k ere lenengo alabatxua izan dute.

—Garate'tar Jenaro ta Goiarzun'tar Antonia'k ere batekiñ beren sendia ugaritu dute.

Zorionak guztiori.

 

—Igandian, Arantzazu'ko Ama'ren egunian, emengo E.A.B.'k eratuta jaupa bat atera genion Gipuzkoa'ko zaindari Ama maite oni, Aberri aldezko lanetan lagundu deigun. Jaupa ondoren Eusko Batzokiko ta Emakume Abertzale Batza'ko ikurrin biak Batzokiko sapailloetik zintzilik egon ziran. Emengo «piperpoteruak» estu egon ziran zer gertatzen ote zan ez bai dute uste gu onelako egunakiñ gogoratzen geranik; ez ba, «masoyak» gera ta. Eta orain gañera?... «sozialista» ta «komunista» guztikiñ alkar artuta gabiltzan une onetan? Baña guri onelako esanagatik ez digu ardura, ikusten degulako katoliko izena aotan artuta geuri aurka egitearren edozeiñ motatako gizonekiñ juango lirakelata, «karka monika» oyek guztiak, bere politika bakarra abertzaliei aurka egitia dutela.

 

—Luzaroan gaixo egon ondoren, Jaunak Bereganatu du Arakistain'dar Josefa «Kamiñero»ko etxekoandrea. Goyan bego.

 

—Gaxorik arkitzen da «Aixerixa» idazle jatorraren emaztia. Lenbailen osatzia opa diogu.

 

—Emen agurtu degu Agirre'tar Toma, «Barrensoro» idazle argia; berriz ere nai dezun arte.

—Bere erriko jayak Mutriku'ra igarotzera juan zaigu bere emaztegai ta guzti «Aberri» idazle langillia. «Atarrene» ere «como convidado» juatekua dala entzun det.

—Gure artean egun batzuek igarota Zumarraga'ra joan dira Rojo'tar Francisco ta bere alaba Elbira.

 

Mariaren Alabak.— Juan dan igandian izan zuten beren illeroko meza ta Jaun-artzea. Oraiñ arte goizeko seiretan euki dute beren eliz puntzioa baña emendik aurrera orain aldi baten beintzat zazpiretan eukiko dute; onela basarritarrak eta urrutikuak obeto ibilliko zerate, datorren negu beltz onetan.

 

Gazteiz'era.— Gogo jardunetara juan dira gure txaunburu jauna ta Jaka apaiz jauna.

Guztiori agur.

 

MIRENTXU