elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1936-07-17 | Erlijioa - Kongregazioak | Argia, 1933-03-19
Euzkadi, 1936-08-13

 

Bildurrik ez.— Atzo irakurtzen nuan euzkel ingiak Idazliok Matxinada au dala bidez bildur ote geran euzkeraz idazten azpaldian mutututa arkitzen diralako: Egia [...] ere konturatuta nenguan muut aldi oneri baña nere ustez ezda bildurra gaitik izango, aurreragoko lanak ere izango zituzten eta gañera (nik ala uste nuan beintzat) alde batetik Euzkadi ingi gutxikin ikusita matxinada izpar urtenak aurrerago izango zirala ta urietako izpartxoeri jaramonik egitako gogoketarik etzala izango ta neuk idaztiari utzi nion, baña asko pozten naiz aupaka orrekin eta ekin bada euzkel-idazle guztiok zeuen lanari.

 

Izpar beltzak.— Igezi zan astian il dira uri onetan, Txillarre basaetxeko aurtxo jaio berria, bere ama lentxuago [...] erderazko izparretan kontu eman nuan.

Jaunaren besoetan il da, Koroztizabal basaetxeko Lizarriturri'tar Pantzeska 65 urteko gizon zarra. (G.B.).

Baita ere, Elortza'tar Erramon Joselabanekua esanda ezagutzen da 55 urte zitun (G.B.). Laguntzen diegu atsegabian sendi tamaltsuberi.

 

Eleizakizunak.— Txadon nagusian Deun Erroka'ren bederatziurrena egiten ari dira.

Deun Laurentzin aurten jaupa ixilla izandu da, ta matxinada au dala bidez biar bezelako ospez ezda igaro baña diote kanpaia bear bezela jarritakuan ospe, aundiz igaro biar dutela. Igezi zan igandian, Miren alabak beren illeroko eleizkizuna izan zuten, goizian jaupa ta Jaun artzia, ta arratsaldian beren zuzendariak itzaldia.

Agur orretan bertan Gaugurtzaliak ere izan zuten beren eleizakizuna.

Lauaxeta: esango dute batzuenbatzuk Aixerixa sakristau enbat ote dan eleiz izparra besterik ez dedala bialtzen eta. (1)

 

AIXERIXA

 

(1) Apaiz jantzita paziztakin anayak erailten juan zarela esateko zijorik emoten eztosun bitartian, «sakristau-azerija» dettuko [...] be, ez bildurrik ixan, barriketalarijen esan-mesak axiaren eguetan jolastuten diran orbel-igarren antzekuak izaten dira-ta.— Ibon