elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1932-11-09 | Erlijioa - Kongregazioak | Euzkadi, 1932-12-18
Euzkadi, 1932-12-04

 

Batzarra.— Igandian Jel-Batzokian, batu ziran Euzko-Alderdi'ko abertzaliak, batzarrion gaur igandian Tolosa'n egingo dau batzar-nagusian azaltzeko aldun edo (apoderaua) Arriola'tar Baleri auturik, eta ordezko Osoro'tar Gotzon «Aberri».

 

Euzko-Irakurgayak.— Salgei daude Batzokian euzko-irakurgai oso politak oso onurakorrak batez ere gastetxuentzat bakoitza txakurtxikian. Erosi gastetxuok. Baita ere salgei daude ain bat liburu notin nagusientzat oso onurakorrak eta merke Larreategi'tar Nikola'ren etxian.

 

Ezpatadantzariak.— Ainbat gaste gogotzu asi dira ezpatadantza ikasten Arregi anayen aretuan, zuzendari izandik Andonegi'tar Erromalda.

 

Ezkontza.— Txadon nagusian uztertu ziran, Tolosa'tar Joseba Erraimun mutrikuar mutil gastiai Bergaretxe'tar Miren «Zabale» baserriko neskatilia. Zorionak.

 

Sortzez garbia.— Asiera eman dio, oste asko bertaraturik txadon nagusira. Amazortzez garbiaren bederatziurrenari, goizian seiretan eta erratzian, sortziretan. Miren Alabak oso abesti ederrak euzkeraz abesturik, beren buru dan Onaindia apaiz jaunak zuzendurik.

Azkenengo bostegunetan itzaldiak egingo ditu Ozerin-Jauregi aba prantzeskatarrak.

 

Naskaldia.— Ernani'tik etorrita emen arkitzen da Unzueta'tar Peli bere sendiarekin.

Alonsotegi'tik etorrita igandian uri onetan egon ziran Lapeira'tar Joseba Erraimun sendagilia bere emaste Zubiaurreta Eremena, eta bere alabak Josebe ta Begoñe. Lenago ere sendagile onek Josebe ta Begoñe eduki izan ditu euzkeraz ikasten.

 

AIXERIXA