elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1931-08-12 | Erlijioa - Kongregazioak | Euzkadi, 1931-11-17
Euzkadi, 1931-10-28

 

Kistoren eguna.— Elgoibartarrak benetan azaldu zuten Kisto zerukuaren ganako maitetasuna. Goizian ikaragarrizko jentetza batu zan mai donean Gure Jauna artzen. Amarretan «Eukaristika» jaupa oso ederki abestu zan itzaldia beti bezela ederra egin zuan Aita Agirre Josulaunak.

Arratsaldian Jauna Agirian zala eleizkizun ederra egin zan Aita Agirre'k itzaldia. Ondoren Miren alabaren eta koldobikatarren ikurrin berriak onetsi zituan Urrestarazu'tar Kelestin txaunburuak, amabitsi izan-zan Paskuala Roch beronea oroimena erregalua da Miren alabaren ikurriña. Gero euria zalako eleizan jiran egin zan ibildeuna Udal gizon eta eresbatzak lagunduta. Onen, ondoren «Salon Parroquial» deitzen dioten aretua txaunburuak onetsi zuan gero itzaldi ederrak, lendabizi koldobikatarren zuzuendari dan. Ezeiza'tar Joseba Andoni'k erderaz egin zuan, Pascuala Roch'k euskeraz ulertzen ez zualako, berari eskerrak eman naiagatik. Ondoren egin zuten Unzueta'tar Lazar lendakariak, Epelde'tar Alberta'k Donostiko legi gizona dan Lojendio'k aita Agirre'k, txaunburuak, eta irakurgaiak ederrak irakurri zituzan erderas Egiguren'tar Erromona'k eta euskeraz Gabilondo'tar Miren «Maitxo» euskel idazliak euskeraz. Gabian zinea eman zuten aretuan oste asko izanik.

 

AIXERIXA