elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1933-06-06 | Erlijioa - Kongregazioak | El Día, 1933-07-02
El Día, 1933-06-20

 

«Aberri» dala ez dala, idazle bazkaria egingo da eta [...] mordoska bilduko gera. Batetik eta bestetik etortzeko gogua azaltzen ari dira; bakarrik falta da eguna erabakitzia. Au eta gañerantzeko eginbearrak eren eskuan dituzte «Mirentxu» eta «Maitxo»k eta eren esanaren zai gera.

 

* * *

 

«Korpuzti» jai ederra igaro degu. Tamala kristautasuna eliz barrutik kanpora azaldu eziña! gaurko «libertak» eta «demokrazia»ko legeak galerazotzen dute. Baña, ziñismena bada oraindik, eta elizbarruan oso ederki azaldu da. Elizkizun ederrak, jaupa nagusi abestua, ibildeuna ondoren eliz atarian —guria zabala eta ederra noski—. Arratsaldean, bezpera eta Josuren Biotzaren bederatziurrenaren asiera emanaz, izlari Gabiria Etxebarria Aita, Maria'ren Biotzaren semeak deritzaion lagundikoa.

Iru egunetan ditu itzaldiak, gure biotzak berotuaz.

Igandean, Josu'ren Biotzaren jaia ospatzen degu, Parroki ontan, elizkizun bereziak izango dira eta ibildeuna Josu ta Maria'ren Biotzen iduriekin.

 

* * *

 

Luistarrak.— Gure zaindariaren eguna bai degu egunetan. ¿Zer bere galmenean? Iñoiz baño gehiago, aldi ontan gaztediaren sendotasuna, sinismena azaldu biarrean gera. Gure sinismen gure katolikotasunaren aurka, «libertade» izena artuta, iñoiz baño gogorrago ari dira, beaz guk ere iñola baño sutsuago, kementsuago azaldu bear degu gure arpegia, argi ta garbi: luistarrak gera, luistar bezela edonun.

Orregatik, bederatziurren berezia aurten gure zaindariari ezkeñiko dioguna. Asiera emango diogu egun bezperan au da astearte 20'an eta iru azken egunetan, 26, 27 ta 28'an itzaldiak izango ditugu «sermolari» Abaud'tar Andoni, apaiz jator eta azkarra dala. Beaz, luistar anaiok, gertu gaitezen eta guztiok bat batean ospatu dezagun Gonzaga'tar zaindaria, bere laguntza eskatuaz, bear bezelakoak azaldu gaitezen.

 

 

* * *

 

Benetako euriak izan dira; [...] erreka kalerik kale, ibaia asarria juan da. Emengoa ezer eztala, Donosti aldeko izparrak ez obeak, eta EL DIA'rik gabe azaldu geranean utsunia genduan. ¿San Juanak urreratu ta... intzak artuaz kerixa jan bat egiteko egualdirik ez ote degu izango? «Maitxo»; kerixa gorri ta beteena gorde gero «Mirentxu», «Aberri» ta abar jatera guango gera ta.

 

IXAKA