elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1932-04-30 | Erlijioa - Ekitaldiak | El Día, 1932-10-07
El Día, 1932-05-29

 

Lore ila.— ¡Zein pozgarria zeiñ ederra, lore ila! Ludia, bere mendi, zelai, baratz eta guztia, apaiñdurik dago. Lore usai gozoa baster kanetatik zudurrera datorkigu eta gure begiak nun nai apaingarria arkitzen dute Lore ila da.

Kristauen biotzak ere, [...] apaintasunez eratu oi dira lore-il ontan onoidadezko txorta, lurreko lilio, klabeliñ, arrosaz batean, zeruko Ama Nezkutza'ri eskeintzeko. Bera apaingarrien apaingarri; lore tartean bikañena, zoragarriena, eta berari kristau onen biotzak, nolabait goratu nairik, auzpezturik abesten diote:

 

Goazen eramatera

Loreak ugari

Animatik au maite

Deguen Amari

Goazen Amatxongana

Elkarri gauaturik

Lore txorta guziak

«koroi» biurturik.

Ama len egon aren

Lorez apaindurik

Apañago jartzera

Goazen, gu, pozturik.

 

Euzkoaren biotza, guztia xamurra, eta ala goxo goxo abezten ditu zeruko Amaren goralpenak.

 

Lore ila.— Apaingarriz ludi guztia, abesti ixil baña pozgarri baten ari da; kristauak irudien aurrean auzpez, biotz eta izate guztiz, eskeñi bat egiñik [...] dira.

Lore ila da. Zeruko Amaren Nezkutzaren aintza eta goralpenako egiña.

 

Itziar'era.— Gaur, lore-ilaren azken igandea ¿zer egokiagorik eusko itxeaz baiterko Zaindari dan Itziar'ko Ama Nezkutzaren oñetan aunpertzeko? Itziar, izendatu eta batean aruntz joan nairik, barren indar bat zenti oi da. Izarra bai da mendi tontor artan, goi-argi argitzua.

Baña gaur, Itziar'en, Eusko biotz asko, batuko dira. Zeruko Amari laguntza eskatu ondoren, ludi arazoak egitera. Bere oñetan baño toki ederragorik ez, ortarako ere.

Beaz, ango eusko jaiak, onak dira zaindari on ona noski.

Bertatik, gaur, auspezturik Itziarko Amaren oñetan, otoi dezaziogun gure aberriaren alde.

 

IXAKA