elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Argia, 1934-12-02 | Erlijioa - Ekitaldiak | Argia, 1934-12-16
Argia, 1934-12-09

 

Alzola'n.— Igazi dan igandean Altzolatar anaiekin batean Mendaro'ko ta Elgoibar'ko abertzaleak izan genduan Sabin'en eta beste anai ildakoen alde jaupa.

 

Sortzez Garbia.— Bederatziurren ederra zuzentzen zaio, Ama zerukoari, erri-eleiz edo parrokian. Mariaren alabak, bikaiñ dira abeslari, abesti ederrak abestuaz. Egun aundia ospatzeko, gaztedi guziaren au da Luistar eta Mariaren alabeen Jaunartzea izango degu larunbat goizean. Ia bada anaiok, azkenengoan utzi genduan utsunea betetzen degun.

 

IXAKA

 

_____

 

Eriotza.— Elizakuak eta Jaunaren onespena artu ondoren il da Txurruka'tar Petra «emakumea» U.B.B.'ko txindi-zai dan Garate'tar Kuireka'ren emaztea. Laguntzen diet naigabean sendi guziari ta zuk, irakurle, «aita gure» bat bere gogo alde. G.B.

—Baita ere il zaigu Urbieta'tar Jose, «Bigaiñ». G.B.

 

Gudaritzara.— Zorrik gabeko morrontzara juan zaizkigu Muxika'tar Manuel txirrindulari ospatsua ta Odria'tar Jose «Monje» ta Muxika'tar Joseba Mirena, au aberkide ta antzezlari ta «asmaketako» asmatzalle jator jatorra genduan.

 

Antzerkia.— Datorren igandian gure antzezlariak «Uste diñat» antzerkia antzeztuko dute.

 

Gotzontxu bat zerura.— «Legarda» basarrian izan duten azkenengo igalitxua jaio ta beriala il zaiote.

 

MIRENTXU